Unibertsitate Espezializazioa: Esku Terapia eta Jarrera

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
2 550,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Helburu nagusia Esku Terapiaren eta Jarreraren ezagutzak, esku trebetasunak eta berezko jarduerak erakustea da, jatorri muskulu-eskeletikoa eta neuromiofasziala duten jarrera nahasmenduek eragindako osasun arazoak arrakastaz konpontzeko, eta gero gaitasun horiek aplikatzea jardun kliniko profesionalean.

Graduondoko honetan, Esku Terapiaren lan metodologiaren oinarrizko printzipioak lantzen ditugu, ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta eta giza jarrera izanik erreferentziazko ardatza: pazientearen ebaluazio bio-psiko-sozial osoa egitea; jatorri muskulu-eskeletikoa eta neuromiofasziala duten jarrera nahasmenduen diagnostikoa lortzea; eta, esku terapian oinarritutako tratamendu egokiena ezartzea.

Pedagogiaren eta ezagutzak barneratzearen ikuspegitik, ikastaroa, orotara, 10 mintegitan antolatzen da, ikasturte batean.

Zergatik ikasi

  • Patologia muskulu-eskeletikoa osorik tratatzea, esku terapiaren eta jarrera tratamenduaren hainbat teknika aplikatuta.
  • Hura eragiten eta iraunarazten duen sintoma eta lesio katea hautematea, arazoaren muinera iristeko eta eraginkortasunez konpontzeko.
  • Praktika klinikoak, benetako pazienteekin.
  • Praktikak disekzio anatomikoekin, faszia, muskulua, nerbioa, egitura baskularrak eta biszeralak ezagutzeko eta bereizteko.

Sartzeko profila

Fisioterapiako edo Medikuntzako unibertsitate titulua. EBko kide ez diren herrialdeetako tituluak homologatu egin beharko dira, maila akademikoan gutxienez.

Irteera profesionalak

Zentro kliniko publiko nahiz pribatuetan lanean hasteko aukera izango duzu, eta han nabarmendu ahal izango zara esku trebetasunari esker eta diagnostiko eta tratamendu global zuzen bat egiteko arrazoibide klinikoari esker.

Praktikak

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa da; beraz, sarrera teoriko bat egin ondoren, mintegi guztietan egingo dira ariketak, maniobra terapeutikoak eta dagozkion disekzioak.