Unibertsitate Espezializazioa: Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea (On Line)

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
31.4
Prezioa
942,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Esperientzia traumatikoen biktimen gaia gutxi landu da orain arte irakaskuntzan, eta beharrezkoa da gaiari diziplina anitzeko ikuspegi batetik ekitea. Graduondoko honek hutsune hori bete nahi du, prestakuntza profesional eta praktiko batetik. Titulua egituratzean, aintzat hartu da Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea aurrez aurreko espezializazio graduondokoaren hamar urtetik gorako garapena (UPV/EHU), eta Europako araudia estatuko legedira ekartzen duen apirilaren 27ko 4/2015 Legeak, Delituaren Biktimaren Estatutuari buruzkoak, planteatzen dituen eskakizun profesionalak.

Helburua da biktimen arretan trebatzea, ikuspegi integratzaile batetik, aintzat harturik gertakari mota eta biktimen ezaugarri indibidual eta sozialak. Horretarako, kontzeptu eta tresna biktimologikoak erabiltzeko gaitasuna eskuratu behar da, haien potentzialtasunak garatzeko jardun profesionalaren alor guztietan.

Zergatik ikasi

  • Nazio Batuen, Europar Batasunaren eta Espainiako Biktimaren Estatutuaren araudien egungo beharrei erantzuten die, biktimekin lan egingo duten profesionalak eta boluntarioak trebatzeari dagokionez.
  • Era honetako Europako graduondoko bakanetako bat da, eta Euskal Biktimologia Sozietate Zientifikoko profesionalen laguntza dauka.
  • Matrikularen prezio egokia, beste prestakuntza aukera batzuen aldean.
  • Guztiz online. Hautazko aurrez aurreko mintegi bat.

Sartzeko profila

Ikasle lizentziadun edo gradudunak, Biktimologiaren alorrean urratsak egin nahi dituztenak, edo modu batean edo bestean biktimekin lan egiten duten profesionalak, ezagutzetan sakondu nahi dutenak laguntza eraginkorrago bat emate aldera.

Irteera profesionalak

Prestakuntza osagarri bat da arlo ugaritako profesionalentzat (Zuzenbidea, Psikologia, Kriminologia, Hezkuntza eta Gizarte Langintza, Pedagogia, Irakasle ikasketak, Kazetaritza, Soziologia, Zientzia Politikoak, etab.), alor publikoan nahiz pribatuan dihardutenak, esperientzia traumatikoen biktimekin lan egiten duten tokiko, estatuko eta nazioarteko erakundeak barne.

Interesgarria izan daiteke ere beste erakunde batzuetako pertsonentzat: polizia, biktimen arretarako zerbitzuak, bitartekaritza zerbitzuak, espetxe funtzionarioak, etab.

Praktikak

Nahitaezko praktikarik ez badago ere, hautazko praktikak egin nahi dituztenek irakasleen laguntza izango dute.