Unibertsitateko Aditua: Euskal Dantza eta Sorkuntza

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Euskal Dantza, Tradiziotik Sorkuntzara Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da
  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 450 €

Euskal kultura euskara baino zerbait gehiago da, eta XXI. mendean dantza tradizionala suspertze- fenomenoaz hitz egiteko momentua heldu dela esan daiteke.

Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera ematen dugu teoria eta praktika uztartuz.

Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri, esaterako Zuberoako maskaradetako edo Gipuzkoako dantzen sistemetara hurbilduko gara, eta alor bakoitzeko irakasle espezialistekin lantzeko aukera izango dugu. Landuko diren materia guztietan, tradizioaren ezagutzatik abiatuta sorkuntzara bidean egindako ekarpenak jorratuko dira.