Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Euskal Dantza, Tradiziotik Sorkuntzara

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
900,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: EUSKARA
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/euskal-dantza-ikasketak

Berezko titulu honek euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean sakontzeko aukera eskaintzen du. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutuko ditugu, teoria eta praktika uztartuz.

Dantza tradizionalaren oinarriak eta errepertorio adierazgarriak landuko dira, alor bakoitzean irakasle adituak direnen bidez. Gainera ere, musika eta dantzaren arteko loturak eta harremanak jorratuko dira, beti alor tradizionaletik abangoardiakoetara jota. Landuko diren gauza guztietan, tradizioaren ezagutzatik abiatuta, sorkuntzara bidean egindako ekarpenak jorratuko dira.

Euskal Herriko dantzei buruzko titulua irakaskuntza ofizialean dagoen hutsunea betetzera dator, eta, bere bidez, euskal dantzetan adituak diren dantzariei eta irakasleei Unibertsitateko Aditua izateko aukera eskaintzen diegu, euren dantza ekimenetan oinarrizko maila akademikoa ziurtatuz.

Zergatik ikasi

  • Euskal dantza tradizionala balorean jartzen du, dantza munduan sakonduz.
  • Euskal dantzaren alorrean modu berriak sortzeko teknikak eta filosofiak ikasiko dituzu.
  • Musika, erritmo eta dantzaren arteko uztarduretan sakonduko duzu.
  • Eskola eta aisialdian euskal dantza eta musikaren bidez, eta gure kulturaren oinarrietatik abiatuz, etorkizuneko euskal hiritarrak modu kultural berrietan hezteko bidea eraikitzen du.

Sarrera profila

  • Euskal dantzan trebatuta izatea.
  • Edo dantza talderen batean parte hartzea.
  • Edo dantza irakasle lanetan aritzea.
  • Edo maisu-maistrak izatea eta eskoletako dantza edo musika irakaskuntzan aritzea.

Irteera profesionalak

  • Maisua edo maistra bazara, edozein erakundek antolaturiko dantza ikastaroetan irakasle aditua.
  • Dantza taldeetan maisu-maistra aditua izatea

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, Unibertsitate Hedakuntzako Diploma honek, “Euskal Dantza Tradiziotik Sorkuntzara”, 3 Ikastaro Osagarritara sarbidea eskaintzen du.

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Euskal Dantza Tradiziotik Sorkuntzara (UHD) (30 ECTS)
    + Euskal Dantzaren Teoria eta Historia (IO) (10 ECTS)
    + Tradizotik Sorkuntzara: Esperientzia eta Ekarpen Berriak (IO) (10 ECTS)
    + Musika, Dantza eta Pedagogia (IO) (10 ECTS)
  2. Euskal Dantzaren Teoria eta Historia (IO) (10 ECTS)
  3. Tradizotik Sorkuntzara: Esperientzia eta Ekarpen Berriak (IO) (10 ECTS)
  4. Musika, Dantza eta Pedagogia (IO) (10 ECTS)
1=2+3+4

UHD: Unibertsitate Hedakuntzako Diploma
IO:  Ikastaro Osagarria