Ikastaro Osagarria: Euskal Dantzaren Teoria eta Historia

Ikastaro osagarria
Prestakuntza programa hau Euskal Dantza, Tradiziotik Sorkuntzara Unibertsitate Hedakuntzako Diplomaren parte da.
  • Kredituak: 10 kreditu ECTS
  • Prezioa: 300 €

Euskal kultura euskara baino zerbait gehiago da, eta XXI. mendean dantza tradizionala suspertze- fenomenoaz hitz egiteko momentua heldu dela esan daiteke. Linguae Vasconum primitiae, euskarazko lehen liburua, Bordelen argitaratu zuen Bernart Etxeparek 1545ean. Liburuko azken bi olerkietan euskara plazara atera eta zabaltzeko aldarria egiten da, eta bitxia da bietan "dantzara" ateratzeko deiarekin egiten duela euskararen aldeko aldarria. Bi olerkien izenburuei ere dantza airea darie: kontrapas eta sautrela.