Unibertsitate Espezializazioa: Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 200,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: EUSKARA

Euskal kultur sorkuntzara hurbiltzeko ikuspegi kritiko jakinbat jorratuko da: Kultur Kritika Feministaren jardunean trebatuko dira ikasleak. Ikuspegi garaikidea eta askotarikoa landuko da. Bestetik, kultur logikak eta genero-logikak harremanetan jarri ahal izateko, hainbat esparrutako adierazpideetara hurbilduko gara (arte plastikoa, arte eszenikoak, bertsolaritza, literatura, musika, komikia, zinea).

Euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikide hori eskaintzeko, ibilbide historikoari ere erreparatuko zaio, eta kultur esparru bakoitzaren bilakaeraren berri emango da, betiere genero-ikuspegia zehar-lerro gisa hartuta. Kultur bitartekaritzan diharduten hiru eragile mota elikatzea izango du jomugan graduondokoak: Ikerketa moduluan ikertzaileak edo kultur kritikariak trebatuko dira, esparru akademikoan; Kudeaketa moduluan kultur teknikariak edo kultur kudeatzaileak trebatuko dira; Irakaskuntza moduluan nerabe eta gazteak kultura ez-sexistan hezteko baliabideak eskainiko zaizkie irakasleei.

Zergatik ikasi

  • Euskal kultur sorkuntzaren ezagutzan eta transmisioan sakontzeko, betiere kulturaren ikuspegi kritikoa eta feminista garatze aldera. Kultur Kritika Feministan trebatzeko.
  • Kultur bitartekaritzaren esparruetan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur kudeaketa...) euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista zehar-lerro bilakatzeko prozesuan ekarpena egiteko.
  • Kultur Kritika Feministan trebatzeko.
  • Kultur ikertzaile, irakasle, kazetari eta kudeatzaile feminista eta euskaldunen sarea sendotzeko.

Sartzeko profila

Gradua edo diplomatura duten eta kultur bitartekaritzaren edozein esparrutan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur zerbitzuak, kultur politikak, politika feministak...) lan egingo duten mota askotako ikasleak eta baita profesionalak ere onartuko dira.

Irteera profesionalak

Kultur bitartekaritzan edo Kultur Ikerketan prestakuntza berezitua izango duten profesionalak izango dira, genero-ikuspegia eta euskal kultur sorkuntza zehar-lerro gisa garatzeko trebakuntza izango dutenak. Beraz, ikerketa, heziketa eta kudeaketa esparruetan lan aukerak izango dituzte, profil horietako lanpostuak betetzeko.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa” Berezko Masterrak , 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitate Espezializazio eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa (UE) (30 ECTS)
  2. Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista (A) (18 ECTS)

UE: Unibertsitate Espezializazioa
A: Unibertsitateko Aditua