Ezaugarriak

Berezko tituluen, etengabeko prestakuntzako ikasketen eta ikasketa osagarrien helburuak hauek dira:

  1. Ikasketa plan ofizialetan ez dauden ikasketak eskaintzea.
  2. Goi mailako eta graduko titulatuen prestakuntza akademikoa osatzea, garapen profesional, zientifiko, tekniko eta artistikoa hobetzeko aukera eskainiz.
  3. Eremu profesionalean aplikazioa izan dezaketen ikerketa arlo berriak jorratzea, erakunde eta enpresekin lankidetza harremanak sortuz.
  4. Profesionalei birziklatzeko aukera ematea, gizartearen eta enpresen eskakizun berrietara egokitzeko.

Hala ere, ikasketa hauek Egitura Modularren bidez osagarriak izan daitezke beren artean, eta horrela ikasketa multzo batek iraupen luzeagoko ikasketa bat osatuko luke, nahiz eta barruko ikasketa edo modulu bakoitza independentea izan, hau da, Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor litzakete.

Atzerriko titulua dutenek, Unibertsitatean sartzeko, ez dute titulu hori homologatu behar, nahikoa da errektoreak aipatu titulua eta dokumentu akademiko osagarriak (geroko arautzearen arabera zehaztuak) egiaztatzea eta baimena ematea.