Unibertsitate Espezializazioa: Fabrikazio Gehigarria

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
3 750,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Industriak etengabe hobetu eta berrikuntza teknologikoaren abangoardian egon behar du. 4.0 teknologiei esker, industriak bere prozesuak eta produktuak hobe ditzake, diseinu eta ekoizpen aukerak handituz, fabrikazio denborak eta kostuak txikituz eta amaierako kalitatea hobetuz. Fabrikazio Gehigarria (FG) 4.0 Industriaren ardatz teknologikoetako bat da, eta oso interesgarria, hortaz, industria sektoreko enpresa askorentzat.

Titulu honek Fabrikazio Gehigarriaren teknologia berrienetan trebatzen ditu profesionalak, teknologia horiek ezartzeak dakarren prozesu osoa integratuz.

Titulu honen prestakuntza programa egitean, aintzat hartu dira ikasleak menderatu behar dituen gaiak: FGrako piezen diseinua eta haien optimizazio topologikoa; materialak aukeratzea eta haien formak prozesuan duen eragina; fabrikazio teknologia aukeratzea produktuaren beharren arabera; fabrikazio parametroak lortu eta optimizatzeko protokoloak; ibilbideen diseinua eta exekuzio programa; eta piezei akabera emateko prozesua.

Zergatik ikasi

  • Lan merkatuan sartuko zara, industria eta/edo I+G+b proiektuak garatuz ingurune teknologiko berri batean.
  • Ezin hobeto egokituko zara 4.0 Industriaren inguruko merkatuaren eskaera teknologiko berrietara.
  • Gain izango zara fabrikazio prozesu berriak definitzeko, Fabrikazio Gehigarriko prozesuak eta prozesu konbentzionalak bateratuko dituztenak.
  • Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) abala, erreferentea prestakuntza dualean.

Sartzeko profila

Ingeniaritzako eta Arkitekturako unibertsitate tituludunak eta 1. zikloko Zientzietako Graduak, adituak izan nahi dutenak Fabrikazio Gehigarriaren teknologia aurreratuenetan. Gainera, teknologia honetan interesatuta dauden eta graduko titulurik ez duten pertsonak ere onartuko dira, plazen % 5a arte. Hizkuntzak: ingelesaren B2 maila. Maila hori egiaztatzen ez dutenei maila zehazteko proba bat egingo zaie. Esperientzia: ez da beharrezkoa.

Irteera profesionalak

Produkzio arduraduna; produkzio teknikaria; osagaien diseinua; kalitatea; produktu teknikari komertziala; makina teknikari komertziala; makinen garapena Fabrikazio Gehigarriko teknologiaz.