Berezko Masterra: Fatxadak

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
5 400,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://www.masterfachadasligeras.es

Obra osoa diseinatzen zuen arkitekto tradizionalaren profil teknikoa aldatzen ari da diziplina anitzeko profil batera, non arkitektoa hainbat diziplinatako (egiturak, instalazioak eta fatxada) espezialisten aholkulari talde baten zuzendari eta koordinatzaile gisa jardungo den. Testuinguru horretan, beharrezkoa da fatxada aholkulariaren figura.

Era berean, maila ertaineko enpresa asko sortu dira prestakuntza tekniko espezifikorik gabeko langileak dituzten familiako tailerretatik, eta haien fidagarritasuna esperientzia bidezko lanbidearen ezagutzan oinarritu da. Hori dela eta, fatxadak egiten dituzten enpresek prestakuntza teknikoa duten langileak kontratatu behar izan dituzte.

Testuinguru horretan, Donostiako Arkitektura Eskolan, Fatxada Arinen Masterra sortu zen 2007an, bi helburu hauek betetzeko: sektorerako teknikariak prestatzea, eta gazte tituludun berriak fatxaden espezializaziora erakartzea. Halere, urteetan pilatutako esperientziak erakutsi digunez, masterraren bideragarritasuna bulego teknikoen eta sektoreko enpresen hurbiltasunari dago lotuta, eta, horregatik, edizio honetan masterraren aurrez aurreko eskolak Madrilen emango dira, Arkitektoen Elkargo Ofizialaren prestakuntza bulegoetan.

Zergatik ikasi

  • Ezaugarri horiek dituen bakarra da estatuan.
  • Fatxadetako estatuko espezialista onenak daude irakasleen artean.
  • Espezialista horiek edizioz edizio irakaskuntza programa fintzen joan dira; hortaz, erabat egokitzen da lanbidearen errealitatera.
  • Fatxada proiektuaren oinarrizko 4 zutabeen inguruan egituratzen da: diseinua, obran jartzea, kalkulua, eta eraginkortasun energetikoa.

Sartzeko profila

Master hau egokia da fatxada proiektu bat garatzeko behar diren ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat. Gehienetan, sektorean diharduten teknikariak dira, edo orain dela gutxi bertan hasitakoak; halere, egresatu berri diren ikasle batzuentzat espezializazioa lan aukerak hobetzeko bide eraginkor bat da.

Irteera profesionalak

  • Fatxada aholkularia: arkitektoaren eta fatxadagilearen arteko bitartekaritza, lehenengoari laguntzen zaio, bigarrenak nahi dituen emaitza estetikoak eta teknikoak lortzeko.
  • Fatxadak egiten dituen enpresa baten teknikaria: fatxadaren edo haren osagaien diseinuan eta produkzioan lan egitea.

Merkatuaren espezializaziorako joera dela eta, goraldian daude aipatutako bi alderdiak.

Praktikak

Masterrak enpresetako praktiken programa espezifikorik ez badu ere, gaur egun sektoreko enpresen eta gure ikasleen arteko bitartekari eginkizunak egiten ditu, eta hortik abaituta laneko aukera interesgarriak sortzen dira.