Unibertsitate Espezializazioa: Gastronomia Espazioen Diseinu-Aholkularitzan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.4
Prezioa
1 550,40 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Gastronomia euskal nortasunaren zutabeetako bat da: sukaldea ohoratzen dugu, eta mahai baten inguruan elkartzeko moduetara egokitutako inguruak eratzen jakin dugu. Tabernak, kafetegiak, eskola jantokiak, fabriketako kantinak, egoitzak, katering zerbitzuak, upeltegiak, jatetxe bereziak, frankiziak, sagardotegiak, elkarte gastronomikoak… espazio horietan jatea bera gizarte ekintza gorena bihurtzen da, bizikidetza.

UPV/EHUren Arkitektura Eskola Donostian kokatzen da, Michelin izarren dentsitate handieneko hirian, eta bertan prestatzen ditugu unibertso – multibertso gastronomikoa definitzen duten sekretuak eta espazio gastronomikoak sakon ezagutzeko gai diren profesionalak.

Biltegi, sukalde, hotz areto, egongela, trantsitu eta joan-etorrietatik hasita erritu, tresneria, konfort akustikoa, argia, ontziteria eta eskaini beharreko menuraino; ikastaro honetan elementu guztiak aztertzen dira –errealak, funtzionalak, bizipenezkoak edo bizikidetzari lotutakoak–, eta horrela hobekuntza nabarmena bermatzen dugu gastronomia inguruneen sormenean eta gauzapenean. Hala, gastronomia espazioen diseinuan espezialistak prestatu nahi dira, kalitate eta lehiakortasun maila gorenean.

Zergatik ikasi

  • Estatu mailako erreferente bat da, eta euskal turismo sektorearen oinarrizko ardatza eta gure tradizioaren zutabea den gastronomia berritzaile, arduratsu eta jasangarri bat bultzatzearen alde egiten du.
  • Ostalaritzaren, gizarte tradizioen eta gastronomia espazioen legediaren arloko profesionalak elkartzen ditu.
  • Gastronomiaren erreferente prestigiodunek parte hartzen dute.
  • Teoria, praktika, espazio bereziak ezagutzeko bisitak, eta diseinu tresna aurreratuak konbinatzen ditu.

Sartzeko profila

  • Gastronomia eta sukaldaritza tituluak.
  • Arkitektura eta arkitektura teknikoa.
  • Gaiari lotutako gradu profesionalak (Diseinua, interiorismoa, dekorazioa).
  • Ingeniaritza eta ingeniaritza teknikoak.

Irteera profesionalak

Gaur egun, elikadura kolektiboa nagusitu denez, espazio horiek sukaldaritza mota bakoitzera egokitzeko gai izango diren profesionalen beharra gero eta handiagoa da.

Gure turismoaren ardatza gastronomia da, eta erreklamoa, berriz, gastronomiaren tenpluak, zeinak deseinu berrien bidez berrasmatu behar baitira. Era berean, hoteletako frankiziek irudi korporatibo malgua bilatzen dute, instalatzen diren lekura moldatu daitekeena.

Moduluka egiteko aukera

Gastronomia Espazioen Diseinuan Aholkularitza  (30,40 ECTS) (UE)

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Gastronomia Espazioen Diseinuan Aholkularitza” Unibertsitate Espezializazio Tituluak, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitateko Aditu eta Unibertsitate Espezializazio  bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Gastronomia Espazioen Diseinuan Aholkularitzan (UE) (30,40 ECTS):
    + Gastronomiaren Arkitektura (A)
    + Ondare Ez Material Kulinarioa eta Sukalde Profesionalen Planifikazioa (A)
  2. Gastronomiaren Arkitektura (A) (15,2 ECTS)
  3. Ondare Ez Material Kulinarioa eta Sukalde Profesionalen Planifikazioa (A) (15,2 ECTS)
1 = 2+3

UE: Unibertsitate Espezializazio
A: Unibertsitateko Aditua