Unibertsitate Espezializazioa: Gastronomia Espazioen Diseinua

Unibertsitate Espezializazioa
Prestakuntza programa hau Gastronomia Espazioen Diseinua Unibertsitate Masterraren parte da.
  • Kredituak: 32,10 ECTS kreditu
  • Prezioa: 1316 €

Graduondoko hau diseinu, arkitektura, ingeniaritza eta interiorismoaren alorreko profesionalei zuzenduta dago. Lehiakortasun handiagoa izango dute gastronomiako espazioen diseinu eta funtzionamenduan, bai eta horiek gauzatzerakoan ere. Irakaskuntzako, eraikuntzako eta diseinuko profesionalak dira irakasle, eta sukaldaritzako espezialista ospetsuak ere arituko dira. Gastronomiaren arloan hutsune profesionala zegoen diseinuaren, arkitekturaren eta ingeniaritzaren ikuspegitik, eta gastronomiako guneen diseinurako aholkuri figura hutsune hori betetzeko sortu da; horrela, bada, uztartu egin dira sukalde profesionalak planifikatzeko eta ekipatzeko gaitasun teknikoak diseinu esklusiboekin, espazio bakoitzari bere ezaugarri propioak emateko eta jatetxe bakoitzak dituen berezitasunera egokitzeko.

Ikasturtean alorreko enpresak eta gune gastronomiko garrantzitsuak bisitatuko ditugu, eta ateak irekiko dizkigute ikasleak sukalderaino sar daitezen eta prestakuntza egokia izan dezaten etorkizunean gune gastronomikoen diseinatzaile izateko.