Unibertsitateko Aditua: Gastronomiaren Arkitektura

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Gastronomia Espazioen Diseinua Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da.
  • Kredituak: 16,60 ECTS kreditu
  • Prezioa: 681 €

Titulu honen lehenengo atalean espazio gastronomikoen ikuspegi arkitektonikoa eta historia landuko da, eta jantokien eta jantokiko objektuen diseinu praktikak egingo dira. Bigarren atalean, arlo teknikoa landuko da: instalazioak, espazio gastronomikoen soinu eta argi girotzeak, marka eta nortasun diseinuak. Titulua osatzeko, erreferentziako fabrikatzaileak aztertuko dira eta bisitak egingo dira.