Berezko Masterra: Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
1 800,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://geoinformacionehu.wordpress.com/

Helburua da hainbat jakintza adarretako profesionalak trebatzea geoinformazioaren teknologian, honako hauek izanik teknologia hauen ezagutza oinarriak:

  • Datu base espazialak.
  • Datu horien kudeaketa, analisia eta modelatua Informazio Geografikoko Sistemen (IGS) bitartez.
  • Zereginak automatizatzeko aplikazioen programazioa.

Ikasleek gaitasun hauek eskuratuko dituzte:

  • IGS ingurune bat erabilita datu geoespazialak editatu, aztertu eta hedatzeko tresnak ezagutzea.
  • Lurraren Zientzien hainbat arlotan aplikazio geoestatistikoak garatzeko trebetasun praktikoak eskuratzea, eta IGS batean aplikatzea.
  • Dokumentazio kartografikoa diseinatu eta konposatzeko gai izatea, eta web bidez hedatu eta argitaratzea.
  • Zeregin geoespazialak automatizatzeko eta IGS aplikazioak sortzeko programazio tresnak ezagutzea.
  • Proiektuak kudeatzeko oinarrizko trebetasunak ezagutzea eta praktikan jartzea.

Zergatik ikasi

  • Geoinformazioaren teknologia zeharkako adar bat da titulu askotan, inplementazio maila handia dutenak mundu profesionalean.
  • Enpresek profil hau duten profesional gero eta gehiago behar dituzte.
  • Edukien malgutasuna: lehenengo urtean, datu eta prozesu geoespazialen oinarrizko teknologia eta ezagutzak; jarraitu nahi izanez gero, bigarren urtean, informazioaren ustiapena eredu geoespazialak burutzeko.
  • Osoki online: zure erritmoan egin ahal izango duzu, denbora duzunean.

Sartzeko profila

Ikasleen profilak zerikusia izan behar du arlo hauekin: Teknologia Espaziala (Geomatika eta Topografia), Lurraren Zientziak (Ingurumen Zientziak, Biologia, Geologia, Geografia, Itsas Zientziak, etab.) eta Informatika (ingeniariak edo lizentziadunak). Eta, oro har, datu geoespazialak ustiatu nahi dituen edozein profesional.

Irteera profesionalak

Geoinformatika eta geoinformazio teknologiak zeharkako diziplina bat dira lanbide ugaritan, datu geoespazialak erabiltzen dituztenak informazio iturri gisa. IGS inguruneen erabilerak eta programazioak enplegagarritasuna areagotzen dute gero eta zorrotzagoa den lan merkatu batean.

Praktikak

Praktikak egiteko aukera eskaintzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-mail bat helbide honetara: geoinformacion@ehu.eus.