Unibertsitate Espezializazioa: Geoinformazioaren Analisia

Unibertsitate Espezializazioa
Prestakuntza programa hau Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 30 créditos ECTS
  • Prezioa: 1050 €

Master honen helburua hainbat jakintza alorretako profesionalak trebatzea geoinformazioaren teknologian da, bi izanik teknologia hauen ezagutza oinarriak: alde batetik, Geografia Informazioko Sistemak (GIS) erabiliz  datu espazialen kudeaketa, analisia eta modelizazioa eta, bestetik, GIS zereginak automatizatzeko programazioa eta emaitzen zabalkuntza web bidez.

Ikasleek gaitasun hauek eskuratuko dituzte: GIS ingurune librea (QGIS) erabilita datu  geoespazialak editatzeko, aztertzeko eta hedatzeko tresnak ezagutzea; lurraren Zientzien hainbat arlotan aplikazio geoestatistikoak garatzeko trebetasun praktikoak eskuratzea (R pakete estatistikoa) eta GIS batean barneratzea; lurralde informazioaren kudeaketan GIS-en erabilgarritasuna eta garrantzia ulertzea; dokumentazio kartografikoa diseinatzeko eta konposatzeko gai izatea, eta Web bidez (Javascript + Leaflet) hedatzea eta argitaratzea; zeregin geoespazialak automatizatzeko programazio tresnak (Python, PyQGIS) ezagutzea; proiektuak kudeatzeko oinarrizko trebetasunak ezagutzea eta praktikan jartzea.