Unibertsitate Espezializazioa: Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza eta Auditoretza

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
32.0
Prezioa
608,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazioa gehiago: https://www.ehu.eus/auditoriasociolaboral

Graduondoko honen bidez, ikasleek Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza eta Auditoretzaren esparruan espezializazio profesionala lortuko dute. Eskuratzen den prestakuntzaz baliatuta, enpresan lan arautegiaren erabilerari buruzko diagnostiko egokiak egin daitezke; enpresen erabakiak indarrean den laneko legedira egokitzeko proposamen juridikoak prestatu, eta beharrezkoak diren neurriak negoziatu eta ezartzeko faseetan parte hartu daiteke. Horri begira, ikasleek gizarte eta lan arloko txostenak zuzen egiteko eta horiek lan talde batean defendatzeko gaitasun espezifikoak eskuratuko dituzte.

Zergatik ikasi

  • Gizarte eta lan arloko auditore eta aholkulari baten berezko erantzukizunak betetzeko gai izango zara, erantzukizun etikoz eta konpromiso moralez.
  • Sektorean lana bultzatzen duen ikasle ohien elkarte bat dugu.
  • Prestakuntza metodologia praktikoa da, kasu errealetan oinarritutakoa. Eskolak irakasleek eta bulego, epaitegi, enpresa eta administrazio publikoan lanean diharduten profesionalek emango dituzte.
  • Ikasgelakoa eta ikasgelaz kanpokoa: lanean diren profesionalen prestakuntza etengabea errazten du.

Sartzeko profila

Lizentzia, gradua, diploma edo gizarte gradua duen edonork egin dezake, lan harremanen arloan diziplina anitz baitira. Lehentasuna izango dute halakoren bat egiaztatzen duten hautagaiek:

  1. Laneko Zientzietako Lizentzia, edo Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua.
  2. Lan Harremanen Diploma edo Gizarte Gradua, eta;
  3. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideari dagozkion gaitasunak.

Plazen % 40 erreserbatzen zaie unibertsitate titulazioa graduondoko hau egin baino hiru urte lehenago lortu dutenei.

Irteera profesionalak

Lan egin daiteke gizarte eta lan arloko auditore gisa horrelako gaiak lantzen dituzten bulegoetan, sindikatuetan, laneko aholkularitzetan, etab.

Praktikak

Praktikak borondatezkoak dira, eta graduondoko zuzendaritzak kudeatzen ditu.