Unibertsitate Espezializazioa: Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 500,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Titulu honek profesionalen prestakuntza errealitate dinamiko eta aldakorrera egokitzeko beharrari erantzuten dio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman, prestakuntza eta espezializazio maila handia eskatzen baita. Haren helburua da Gizarte Zerbitzuen kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzea, beharren testuinguru berri batean, non pertsonen eta taldeen kudeaketa eta zerbitzuak diseinatzeko, planifikatzeko, ebaluatzeko eta berritzeko erronkari heldu behar zaion.

Gaur egungo gizarteen ezagutzari eta haren baitan sortzen diren premia eta arazoak identifikatzeari lotutako gaitasunak erakusten dira. Gizarte planak eta proiektuak diseinatzeko, berritzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna ematen du, nazioarteko paradigmak eta beste esperientzia batzuk abiapuntutzat hartuta.

Zergatik ikasi

  • Gizarte zerbitzuen kudeaketan eta berrikuntzan espezializatutako graduondoko bakarra da, EAEn.
  • Lanean dauden profesionalei gaian etengabeko prestakuntza jasotzeko aukera ematen die.
  • Bestelako tituludunei ikasten jarraitzeko aukera ematen die, gizarte zerbitzuetan lan egiteari begira.
  • Irakasle taldean profesionalak eta irakasleak daudenez, prestakuntza teorikoa eta praktikoa bermatzen da.

Sartzeko profila

Titulu hau interesatuko zaizu, baldin eta:

  • Unibertsitate titulu bat baduzu arlo hauetakoren batean: Gizarte Langintza, Gizarte Hezkuntza, Psikologia, Soziologia, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak, Politika Zientziak; eta, egungo gizarteen errealitatea sakon ezagutu nahi baduzu.
  • Zure profil profesionala arlo horietakoa bada eta kudeaketa prozesuetan trebatu nahi baduzu.

Irteera profesionalak

  • Administrazio publikoan; zehazki, Eusko Jaurlaritzaren, foru diputazioen eta udalen gizarte zerbitzuetan, eta, bereziki, kudeaketa postuetan.
  • Gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten hirugarren sektoreko erakundeetan.
  • Titulartasun publikoko zerbitzuak kudeatzen edo beren zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa pribatuetan.
  •  Arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioaren ikertzaileak institutuetan eta unibertsitatearen edo erakunde pribatuen mendeko beste ikergune batzuetan.