Berezko Masterra: Haur eta Helduen Neuropsikologia Klinikoa

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
120.0
Prezioa
8 900,40 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

UPV/EHU eta UABren psikologia fakultateen artean eskaintzen den Master honek neuropsikologia klinikoan espezializatutako psikologoak hezi ditu azken 15 urte luzetan. Diagnosi eta birgaitze neuropsikologikoak egiteko gaitasunak eskuratuko dituzu, bai haurtzaroko nola helduen populazioan eta erantzuten dio lan merkatuan diziplina honetan aditu eta espezializatutako profesionalen eskari gero eta handiagoari.

Ikasketei alde klinikotik ekiten zaie, behar diren jakintza teorikoak ere jorratuz; baina oinarria jarrita esperientzia klinikoaren berenganatzean, neuropsikologia klinikoan jasotako praktikaren bidez. Prestakuntza praktikoa ezinbestean lortzeko behar honek master honetan aurkitzen du ebazpide, non ikasleek arduraldi osoko praktika klinikoak egin baititzakete itundutako guneetan, masterrak dituen 3 ikasturtetan zehar. Lan metodologiari esker, ikasketa dinamiko eta parte hartzailea sustatzen da, talde lana, kasuen eztabaida, saio bibliografiko eta monografiak oinarri hartzen dituelako.

Zergatik ikasi

  • Unibertsitate arteko masterra da, UABko eta ospitaleetako aditu neuropsikologikoen esperientzia klinikoa eta UPV/EHUko irakasle eta ikerkuntza baliabideak eskaintzen dituelako.
  • Praktika kopuru handia, neuropsikologia klinikoko aditu gisa egiaztatzeko bide eskainiz (Psikologiaren Kontseilu Orokorrak emandako titulua; egiaztatze profesionalerako batzorde nazionala).
  • Modalitate aniztasuna, eskola magistralak, praktika klinikoak eta ikerkuntza bateratuz.
  • Aplikazio eremu anitzak.

Sartzeko profila

Masterrera psikologiako lizentziatura edo graduaren bidez sartu ahal izango da.

Bai karrera amaitu berria baduzu, bai eremu honetan lan egiten ari bazara eta neuropsikologia interesatzen bazaizu, berezko titulu hau aukera ona izan daiteke zuretzat.

Hautaketa prozesua CV balioetsiz eta elkarrizketa baten bidez egingo da. Balioetsiko da ingelesaren jakitea.

Irteera profesionalak

Neuropsikologiaren bidez, arlo kliniko, akademiko eta ikerkuntzan jardun ahal izango da. Neuropsikologoak pazienteen arretan (ebaluazioa, diagnosia eta esku hartzea) egiten du lan, neurogarapeneko nahasteak (espektro autistaren nahasteak, ikaskuntzaren nahasteak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduak), jasotako nahasteak (nahaste kranio entzefalikoak, iktusa, entzefalitisa, tumoreak) eta nahaste neurodegeneratiboak tratatzen.

Praktikak

Master honek aukera eskaintzen die ikasleei neuropsikologiaren eremuetan lan egiten duten baliabide ezberdinetan txandaka aritzeko, prestakuntza honek dituen 3 ikasturteetan zehar. Ikasleek praktikak egin ditzakete ospitaleetan, gaixoen elkarteetan, ikerketa guneetan eta kabinete pribatuetan, baldin eta erakundeotan neuropsikologo kualifikaturik badago ikaslearen prestakuntza gainbegiratzeko.