Unibertsitateko Aditua:Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean

  • Kredituak: 17 ECTS kreditu
  • Prezioa: 850 €

Modulu honetan honako irakasgaiak landuko ditu ikasleak:

 

  • Oinarriak: teknologia eta pedagogia (5,5 ECTS)
  • Jendartea eta hezkuntza: teknologien aukerak eta arriskuak (5,5 ECTS)
  • Proiektua (6 ECTS)

Modulu honetan erakutsiko da, alde batetik, irakaskuntza telematikoaren edota konbinatuaren oinarriak zein diren. Hezkuntzan baliabide digitalak baliatzeko eta egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da ulertzea garapen teknopedagokioak hezkuntzan izan duen eragina.  "Zer da ikastea?" edo "irakaslearen rol berria nolakoa da?" bezalako galderak landuko dira. Ikasleek on-line den irakaskuntza-moldearen egungo egoera aztertuko dute, honek izan duen garapenaz eta dituen aukerez hausnartuz. Era berean, hezkuntza-testuinguruaren araberako aribide metodologikoen sintesia egingo da eta, horrela, ikasleei lagunduko diegu egungo eredu metodologikoen ebaluazio kritikoa egiten. Nolanahi ere, ikaskuntza formalaz gain (araututako ikaskuntza, graduak, gradu-ondoko ikastaroak), bakoitzak bere kaxa, online bideoak ikusiz, edo online ikastaro masiboak jarraituz bizitza osoko ikaskuntza lantzeak zer dakarren erakutsiko da eta, horretarako, irakasleek behar duten prestakuntza eta jendarteak eskatzen duen duen online testuingurua ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.

Beste aldetik, modulu honetan landuko dugu teknologiak jendartean duten eragina eta eragin horrek hezkuntzan duen eragina, adituen iritziak eta eztabaidagai nagusiak aztertuz. Horrekin batera, IKTen eragina aztertzen laguntzeko marko kontzeptuala landuko da, tresna baliagarria baita aldaketan dagoen hezkuntzari buruzko iritziak izateko eta erabakiak hartzen laguntzeko. Horrez gain, jendartearen gaitasun digitalak eta orokorrean ahalduntze teknologikoa posible egin dezaketen zenbait proposamen egingo dira. Teknologiak eskaintzen dituen arrisku eta aukerei begirada kritiko edo dialektiko bat emanez. Bukatzeko, teknologiaren erabileran gerta daitezken aukeren eta arriskuen jatorria eta ondorioak aztertuko dira, horiek sahiesteko eta ondorio kaltegarriak gutxitzeko neurriak argituz. Haur eta nerabeen Interneten erabilera seguru eta osasuntsu bat bermatzeko lanketa egingo da, baita sarean besteenganako duten erantzukizuna ere nola bereganatu, hiritartasun digital arduratsu eta aktibo bat nola sustatu. Arriskuen aurrean, familiek eta eskolek egingo duten esku-hartzea ezagutzea ere landuko da egoera honetan.

Ikasleak, bukatzeko, proiektu bat egin beharko du gai horietako batekin lotuta, berak erabakitakoari buruz eta graduondoko irakasleen laguntzarekin.