Unibertsitate Espezializazioa: Hizkuntza Plangintza

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
31.0
Prezioa
1 550,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: EUSKARA
Informazio gehiago: http://hiznet.asmoz.org

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.

Hizkuntza Plangintzak aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei  eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Zergatik ikasi

  • 17 urteko ibilbidea: Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasunaren erakusle.
  • Heziketa eredu malgua: Ikastaroa online izanik, ikasleek denbora nahieran kudeatzeko aukera daukate erosotasunez ikasteko.
  • Puntako irakasleak: Soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak dauzkagu.
  • Harrera profesional ona: Hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du ikastaroak.

Sarrera profila

  • Soziologia, Politika Zientziak eta Euskal Filologia ikasketak oso egokiak dira graduondoko hau egiteko.
  • Egun euskara teknikari lanetan ari diren edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten pertsonak.
  • Urteetako jardun profesionalaren  ondorioz eskarmentua duten profesionalak.
  • Herri administrazioan, hezkuntza-sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun publikoa dutenak.
  • Euskalgintzako euskaltzaleak eta euskararen inguruan herrigintzan edo euskalgintzan lanean dabiltzanak.

Irteera profesionalak

Titulu honek harrera oso ona dauka euskararekin zerikusia duten erakundeetan; besteak beste, udaletako euskara zerbitzuetan, euskararen inguruko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan eta baita gai soziolinguistikoak ikertzen dituzten ikertalde eta erakundeetan ere:

  • Euskara teknikariak.
  • Hizkuntza plangintza eta kudeaketa arduradunak.
  • Euskararen normaluntzarekin eta soziolinguistikarekin zerikusia duten gaien inguruko ikerlariak.