Unibertsitateko Aditua: Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
15.0
Prezioa
750,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: EUSKARA

Osasun-arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza-kalitatearen etaongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek hizkuntza, euskara alegia, eta osasun-jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu nagusia, kalitatezko osasun-arreta emateko hizkuntza kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da.

Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Unibertsitatearen berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin. Euskal Herriko osasun sistemaren eta osasun zerbitzuak ematen diren beste sistemen (gizarte zerbitzuak bereziki) behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek, osasun-arretaren esparruan gaur egungo jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute. Zehazki, osasun-jardueran hizkuntzak duen garrantziaz jabetuko dira, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdietsiko dituzte, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko.

Zergatik ikasi

  • Kalitatezko osasun-arreta bermatzeko hizkuntza kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza jasoko duzu.
  • Osasun arretaren normalizaziorako eragile aktiboa izateko trebetasunak eskuratuko dituzu.
  • Segurtasun klinikoan eta ekitatean hizkuntzak eta kulturak duen garrantziaz jabetuko zara eta segurtasun- zein ekitate-ezari aurre egiteko aukerak identifikatzeko gaitasuna lortuko duzu.
  • Osasungintzako estandar klinikoetan euskararen presentzia ezagutuko duzu eta hizkeraren erabileran ziurtasuna lortuko duzu, espezialitatea edozein dela ere, bai ahoz eta idatziz.

Sartzeko profila

Gradua edo diplomatura duten eta osasun arloan lan egingo duten ikasleak eta baita profesionalak ere onartuko dira.

Irteera profesionalak

XXI mendeko osasun erakundeen helburua pertsonei kalitatezko arreta ematea eta haien osasuna sustatzea da, osasun-emaitzekin eta ezagutza sortzearekin konpromisoa duten profesional eleanitzen laguntzaz baliatuta.

Graduondokoa egingo duten etorkizuneko profesional hauek, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuan eta Osasunbidea Nafarroako osasun zerbitzuan emango dute bere onena, ahaztu gabe osasun-sistema eratzen duten izaera kontzertatuko edo izaera pribatuko gainontzeko osasun erakundeak.