Unibertsitateko Aditua: Ikerkuntza Digitala eta IKTak

  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 750 €

Ikerketa digitalen oinarriez jabetzeko ikasleak konpetentzia digitalak garatuko ditu eta aztertuko du teknologia nola erabil daitekeen modu egokian. Horrez gain, egun ikerketa digitalak Humanitateetan eta Zientzia Sozialetan ekarri duen berrikuntza aztertuko da.

Corpusetan oinarritutako ikerketa zer den eta haren garrantzia ikerketan aztertuko dira. Ikerketarako lehen corpusak egingo dira eta horiek erabiltzeko tresna egokiak aurkeztuko dira. Datuetan oinarritzen den ikerketa esanguratsua den jakiteko estatistikak duen papera zein den aztertuko da eta oinarrizko estatistika irakatsiko da. Horrez gain, ikerketa digitalen arloan etikak eta araudiak duen garrantzia ere nabarmenduko da, lana nola berrerabili edota nola banatu daitekeen aztertuz. Bukatzeko, zabalkundea landuko da, gero eta garrantzitsuago den arloa. Hain zuzen ere, garrantzitsua da nola erakutsi ikertutakoa eta nola zabaldu modu egokian egindako ikerketa.