Unibertsitateko Aditua: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan

  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 750 €

Hezkuntza-munduan gero eta aldaketa edota berrikuntza gehiago daude, gero eta joera metodologiko gehiago azaltzen dira, teknologiak eskolari egin diezazkiokeen ekarpenez baliatuta. Titulu honen helburu nagusia da joera horiek identifikatzea eta hezkuntza-praktika berritzeko eta ikaslea boteretzeko izan dezaketen aukeren hausnarketa bultzatzea. Horretarako, hezkuntza formalean (eskolan, Lanbide Heziketan, unibertsitatean), enpresan eta hizkuntzen irakaskuntzan teknologiak, konpetentziak digitalak eta teknologia baliatzeko moduak erakutsiko dira, arloan arituak diren profesionalen eta irakasleen laguntzarekin. Baliabide digitalek duten aukerak eta ikasteko estrategia ezberdinak kontuan izango dira.Hezkuntzan konpetentzia digitala garatzen da IKTak ikas-arloetan txertatuz, ahu da, ikas-irakaskuntza prozesuan baliabide digitalak normalizatuz.