Unibertsitateko Aditua: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan

  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 750 €

Modulu honetan honako irakasgaiak landuko ditu ikasleak:

  • Hezkuntza formala eta teknologia (5 ECTS)
  • e-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak (5,5 ECTS)
  • Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak (4,5 ECTS)

Hezkuntza-munduan gero eta aldaketa edota berrikuntza gehiago daude, gero eta joera metodologiko gehiago azaltzen dira, teknologiak eskolari egin diezazkiokeen ekarpenez baliatuta. Modulu honen helburu nagusia da joera horiek identifikatzea eta hezkuntza-praktika berritzeko eta ikaslea boteretzeko izan dezaketen aukeren hausnarketa bultzatzea.

Horretarako, hezkuntza formalean (eskolan, Lanbide Heziketan, unibertsitatean), enpresan eta hizkuntzen irakaskuntzan teknologiak, konpetentziak digitalak eta teknologia baliatzeko moduak erakutsiko dira, arloan arituak diren profesionalen eta irakasleen laguntzarekin. Baliabide digitalek duten aukerak eta ikasteko estrategia ezberdinak kontuan izango dira.

Zertarako? Teknologia modu instrumentalean menderatzea baino gehiagorako izan behar duelako konpetentzia digitalak; sarean dauden informazioa eta tresnak kritikoki eta arduraz erabiltzeko gaitasuna esrdietsi behar delako, baita horiekin modu sortzailean aritzeko ere bai. Baina nola garatu konpetentzia digitala hezkuntzan? Bada, IKTak ikas-arloetan txertatuz. Hau da, ikas-irakaskuntza prozesuan baliabide digitalak normaliza daitezen, horiek ikusezin bihurtzea da erronka nagusia, ikasgelako eguneroko jardueretan txertatuz. Hausnartuko da zein gaitasun digitalaren eta irakas-estrategiaren garapenak ematen duen aukera gehiago ikasleriaren parte hartze handiagorako eta ikasketa kolaboratiborako