IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 500,00 euro

Presentación

Teknologia digitalen bidezko hezkuntza, besteak beste, jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza-metodoa da gaur egun. Egun, jendartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak… Horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntzan, euskararen eta euskal komunitatearen ikuspegitik, era batean edo bestean.

Aniztasun horri erantzuteko, ordea, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak diren kontzientzia errotuta dago irakasleen artean. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen dituen hezkuntza.

Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital ezberdinetan trebatuak izan behar dira, bai hezkuntzako arlo formaletan, bai ez-formaletan. Enpresa munduari dagokionez, etengabeko formazioa funtsezkoa da eta, beraz, badago premia formazio hori ere era digitalera egokitzeko.

Eta, azkenik, gure gizartean euskararen normalizaziorako garrantzitsuak diren profesionalak daude, hizkuntzaren irakaskuntzan aritzen direnak, besteak beste; izan ere, horiek ere teknologia digital berriak hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan eta ikasleen komunikazio gaitasunak hobetze-lanetan teknologiak integratzeko erronkari ekin diotelako.
Horien guztien bilgune, eztabaidagune eta ikergune izateko asmoa dugu: ikasle-irakasleen artean ikertzen duen komunitatea batu eta osatu nahi dugu, euskarak behar dituen tresna, corpus, metodologia interesgarriak detektatu eta horiek nola inplementatu daitezkeen diseinatu.

Modulua bakoitzean aurrez aurreko saio bat izango da UEUren Ikasketxe Nagusian, Eibarren (Markeskoa Jauregia).