Unibertsitate Espezializazioa: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
32.0
Prezioa
1 600,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: EUSKARA
Informazio gehiago: https://www.hezikt.eus

Teknologia digitalen bidezko hezkuntza, besteak beste, jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza- metodoa da egun.

Jendartean hezkuntzak kontuan hartu behar ditu ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi anitzak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dituztenak. Nola uztartu horiek guztiak gaur egungo hezkuntzan, euskararen eta euskal komunitatearen ikuspegitik, ordea?

Aniztasun horri erantzuteko, gainera, hezkuntzaren giza- baliabideak eta bestelakoak mugatuak dira. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daitezke teknologia digitalak.

Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digitaletan trebatuak izan behar dira, bai hezkuntzako arlo formaletan, bai ez-formaletan.

Enpresa munduan ere etengabeko formazioa funtsezkoa, formazio digitala.

Eta euskararen irakaskuntzan zein normalizazioan ari direnek ere teknologia digitalak lanean integratzeko erronka dute aurrez aurre.

Horien guztien bilgune eta ikergune izan nahi dugu ikertzen/ irakasten duen komunitatea, euskarak behar dituen tresnak, corpusak, metodologiak detektatzeko eta horiek inplementatzeko.

Zergatik ikasi

  • Teknologia eta pedagogia uztartzeko. Teknologiaren aukerez eta arriskuez hausnartu eta esku-hartzeak diseinatzen ikasteko.
  • Konpetentzia digitaletan trebatzeko. Hezkuntzako maila ezberdinetan konpetentzia digitalak nola garatzen diren erakutsiko dute arloko adituek.
  • Formazio digitaleko adituekin batera ikasteko, egiteko eta komunikatzeko.
  • Hezkuntza berritzailea eta eraginkorra zer den eztabaidatzeko, irudikatzeko eta proposatzeko.

Sarrera profila

Gradua edo diplomatura duten eta edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan (enpresa, erakunde sozial...) lan egingo  duten mota askotako ikasleak eta baita profesionalak ere onartuko dira.

Irteera profesionalak

Edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan (enpresa, erakunde sozial...) arituko diren adituak izango dira, batez ere konpetentzia digitalak modu didaktikoan erabiltzen jakingo dute.

Praktikak

Hezkuntzako zenbait erakunderekin hitzarmenak egin direnez, aukera dago, ikasleak hala nahi badu, erakunde horiekin proiektu bat elkarlanean egiteko. Honako hauek dira orain arte gurekin asmo-aitorpena egin duten erakundeak:

  • Euskal Herriko Ikastolen Elkartea
  • Elhuyar Fundazioa
  • IKTon
  • Mondragon Lingua
  • Pantallas Amigas
  • Udako Euskal Unibertsitatea 

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan” Unibertsitateko Espezializazioak, 4 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (3 Unibertsitateko Aditua  Titulazio eta Unibertsitate Espezializazio bat)

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (UE) (32 ECTS)
  2. Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (A)  (17 ECTS)
  3. IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (A) (15 ECTS)
  4. Ikerkuntza Digitala eta IKTak (A) (15 ECTS)
1=2+3+4

UE: Unibertsitate Espezializazioa
A: Unibertsitateko Aditua