Unibertsitate Espezializazioa: Ilustrazio Zientifikoa

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
40.0
Prezioa
3 560,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ilustracion-cientifica
Aurrematrikula itxita. Itxaron zerrendan sartzeko harremanetan jarri: ilustracioncientifica.fct@ehu.eus

Ilustrazio zientifikoaren helburua da zientzia eraginkortasunez komunikatzea, ezagutza ikusgai jartzeko, gure begien aurrean baino gehiago, gure adimenean. Horrela, komunikatu nahi den ideia lehenago barneratzen da, ezagutzak gehiago irauten du, eta mezuak errazago konbentzitzen du.

Ilustrazioak informazioa zenbaki eta testu bidez nekez transmititu daitekeen moduan ikustarazteko eta komunikatzeko aukera ematen digu. Hipotesiak, teoriak, ideiak eta prozesuak erakusten ditu; informazioa laburtzen, sinplifikatzen eta nabarmentzen du; behar ez den informazioa kentzen du; ikusgarri ez diren mailetara iristen da; ikusten zailak diren egoerak deskribatzen ditu; eta, arazoak konpontzen laguntzen du. Azken batean, ikusten laguntzen digu ulertu ahal izateko.

Gaur egun, komunikazio zientifikoa ezinbestekoa da zientziak aurrera egiteko, espezialistak elkarren artean komunikatzeko eta herritarrei (eta herritarrentzako) ezagutza zientifikoa transmititzeko. Horrenbestez, funtsezkoa da zientziari aplikatutako ilustrazioak eta diseinuak egiteko gai izan diren profesionalak prestatzea.

Zergatik ikasi

  • Titulu hau bakarra da Espainian.
  • Zientzia, artea, diseinu grafikoa eta komunikazioa batzearen emaitza da.
  • Ikasleak ilustrazio eraginkorrak sortzeko beharrezkoak diren kontzeptuak eta tresnak ezagutuko ditu, ilustrazioak ezinbestekoak baitira zientzia ezagutzaren transmisiorako.
  • Lehen mailako irakasleak daude, askotariko zientzia eta arte diziplinetatik datozenak.

Sartzeko Profila

Ilustrazio zientifikoa zeharkako diziplina bat da; izan ere, jakintza arlo guztietan izan dezakete material bisualaren beharra. Hori dela eta, graduondoko hau hainbat profiletara irekita dago; dena dela, lehentasuna ematen zaie Zientzia eta Teknologiari, Osasun Zientziei, Arteari, Diseinuari eta Komunikazioari lotutako arloei. Dokumentu karpeta egoki bat aurkeztu behar da nahitaez, onartua izateko.

Marraztea gustukoa izan baduzu beti eta ezagutzeko, ikasteko edo irakasteko tresna hori erabili baduzu, graduondoko hau egokia da zuretzat.

Irteera Profesionalak

Gaur egun, ilustratzaile zientifiko gehienek freelance modura egiten dute lan, eta ikerguneek, unibertsitateek, ospitaleek, klinikek, hedabideek, zientziaren dibulgazioari eta naturaren zaintzari lotutako erakundeek kontratatzen dituzte.

Praktikak

Berezko titulu honen erakunde kolaboratzaileak ikasleei amaierako proiektu erakargarriak eta motibagarriak eskaintzeko prest daude; tartean daude, besteak beste, museoak, ikerguneak, akuarioak, unibertsitate sailak eta hedabideak.