Berezko Masterra: Ingurugiro Zuzenbidea

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
3 630,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://mida.asmoz.org/

Gizartean gero eta kezka handiagoa dago ingurumenaren degradazioa dela eta (klima aldaketa, deforestazioa, arrantza tokiak, hondakinak, etab) eta hura babestu beharraren kontzientzia ere areagotzen ari da; hori dela eta, gero eta handiagoa da Ingurumen Zuzenbideko aditu profesionalen eskaera. Behar horri erantzuteko, UPV/EHUk Ingurumen Zuzenbideari buruzko on-line master hau antolatzen du. Dagoeneko hogei urteko esperientzia du, eta aitzindaria da arlo horretan. Masterraren helburua hura egiten ikasleei ingurumenari lotutako alderdi juridikoei aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak ematea da.

Zergatik ikasi

  • Ezagutza osoak eskuratuko ditugu Ingurumen Zuzenbidearen alderdi guztiei buruz, baita haien aplikazio praktikoari buruz ere.
  • Enpresa pribatuetan eta administrazio publikoan eskatutako zuzenbidearen arlo batean espezializatuko zara.
  • Beharrezkoak diren alderdi prozesalak ikasiko dituzu, ingurumenari lotutako auzibideetan letratu gisa jarduteko.
  • Hogei urteko ibilbidea egin dugu: gure berme zigilurik onena.

Sartzeko profila

Masterra beren ibilbidea ingurumen arlora bideratu nahi duten lizentziadunei edo gradudunei eskaintzen zaie, baita lan jardunaldia eteteko aukerarik ez duten eta ingurumenaren arloan diharduten funtzionarioei, profesionalei, epaileei eta abokatuei ere.

Irteera profesionalak

Irteera profesionala arruntena ingurumen espezializazioa da, bai abokatutzaren arloan bai enpresetan, administrazio publikoan eta, oro har, aholkularitzaren esparruan.