Berezko Masterra: Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
1 500,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/cdsea

Ingurumena, Jasangarritasuna eta GJH (Garapen Jasangarriaren Helburuak) berezko masterraren bidez, alor honetako ezagutzak eskuratzeaz gainera, motibazioak, jarrerak eta balioak ere lantzen dira, irtenbide bat bilatzeko gure gizarteak jasangarritasunaren alorrean dituen arazoentzat. Helburua da espezialistak trebatzea, Ingurumenaren eta Garapan Jasangarriaren alorrean, ikuspegi kritiko bat izango dutenak arazo errealetarako irtenbidera orientatutako ezagutzei buruz, Garapen Jasangarriaren Helburuak betetzeari begira.

Ikasturtean eskuratutako gaitasunak praktikan jartzen dira enpresetan, erakundeetan eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako beste entitate batzuetan.

Zergatik ikasi

  • Landutako edukiei buruzko diziplina anitzeko ikuspegia (hainbat diziplinatako –Ekonomia, Zuzenbidea, Biologia, etab.– eta arlotako –unibertsitatea, erakunde publikoak, elkarteak, enpresa pribatuak– irakasleak).
  • Ikasitakoa praktikan jartzea (praktikak eta master amaierako lana).
  • Ikasleak hainbat titulaziotatik datozenez, batzuen eta besteen ikuspegiek eztabaida aberasten dute.

Sartzeko profila

Hainbat diziplinatako unibertsitate tituludunak.

Irteera profesionalak

Ingurumen aholkularitza; erakunde publiko eta pribatuetako postu teknikoak; ingurumen baliabideen kudeaketa; lurraldearen kudeaketa eta lurraldean eragindako inpaktuak; ingurumen hezkuntza eta informazioa; eta enpresen, organismoen eta produktuen ingurumen kudeaketa.

Praktikak

Nahitaezko praktikak (200 ordu gutxienez) hitzarmen bidez lotutako enpresetan, erakundeetan eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako beste organismo batzuetan.