Unibertsitate Espezializazioa:Kimika eta Genetika Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 500,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Azken ikerketen arabera, genetikak eragin nabarmena du kirol entrenamenduak egiteko gaitasunean eta lesioak izateko aukeran. Hori dela eta, genetikaren iragarpenaren bidez, ariketak erregulartasunez egitean norberak izan dezakeen erantzunaren berri izateak aplikazio aukera handiak eskain ditzake bai kirol arloan, errendimendua hobetu eta kirol bizitza luzatzeari begira, bai osasunaren arloan, norbanakoen ohitura osasungarriak zehazteari begira.

Titulazio honen helburua nutrizioan eta kirolean espezializatutako prestakuntzan dagoen hutsunea betetzea da, kimikaren eta genetikaren ekarpenak lehenengoz lotzen dituelako osasunaren, nutrizioaren eta kirolaren arloan, ikuspegi akademiko, zientifiko eta profesional batetik. Hortaz, kirolean maila profesionalean nahiz afizionatuan diharduten profesionalei prestakuntza bikaina eskaintzen zaie, baita ikertzaileei ere.

Zergatik ikasi

  • Prestakuntza bakarra da osasunari, nutrizioari eta kirolari aplikatutako kimika eta genetikaren arloan.
  • Kimika eta genetika elkarren artean lotuta dauden arloak dira, eta oso hedatuta daude bai nutrizioan bai kirolean.
  • Malgutasuna eta errentagarritasuna: graduondokoa pixkanaka egin daiteke 2 modulutan, eta horrela ikasleak beren denbora eta ekonomia aukeretara egokitu daitezke.
  • Semipresentziala: 2 modulu presentzial eta online iarakaskunzatrekin.
  • 1. modulua aurrez aurrekoa da, I+G arloan sakontzeko, eta gainerako hirurak on-line dira.

Sartzeko profila

Lehentasunez hartuko dira unibertsitate titulua arlo hauetakoren batean dutenak: Bioteknologia, Biologia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Farmazia, Medikuntza, Fisioterapia, Kimika, Biokimika, Giza Nutrizioa, Dietetika eta antzekoak.

Irteera profesionalak

Akademikoa, I+G, enpresa eta ekintzailetza, arlo hauetan: material berriak, konposatuen analisia, dopina, nutrizioa, nutrizio osagarria, entrenamendua, lesioen prebentzioa, errendimendua, osasuna, nutrizioari eta/edo kirolari aplikatutako genetika, etika, jabego industriala, eta zerbitzuen eta produktuen garapena.

Praktikak

Praktikak aukerakoak dira, eta osasunari, nutrizioari eta kirolari aplikatutako kimika eta genetikaren arloan diharduten ikertalde edo enpresetan egin daitezke.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, Unibertsitate Espezializazio honek, “Unibertsitate Espezializazioa:Kimika eta Genetika Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean”, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitateko Aditu  eta Unibertsitate Espezializazio bat )

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Kimika eta Genetika Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean (UE) (30 ECTS)
    +Kimika eta Genetikaren Oinarriak Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean (A) (15 ECTS)
    +Kimika eta Genetikaren Aplikazioak Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean (A) (15 ECTS)
  2. Kimika eta Genetikaren Oinarriak Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean (A) (15 ECTS)
  3. Kimika eta Genetikaren Aplikazioak Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean (A) (15 ECTS)
1=2+3

UE: Unibertsitate Espezializazioa
A:  Unibertsitateko Aditua