Unibertsitateko Aditua: Kimikaren eta Genetikaren Oinarriak Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Kimika eta Genetika Osasunean, Nutrizioan eta Kirolean Unibertsitate Espezializazioaren parte da
  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 750 €

Diziplina anitzeko titulua, jakintza arlo gehienetako ezagutzak lortzera bideratua: kimika, genetika, metabolismoa, fisiologia, nutrizio plangintza, gizakien egindako ikerketako etika, irteera profesionalak; guztia osasunaren, nutrizioaren eta kirolaren arloak oinarri hartuta.

Unibertsitateko aditu titulu honek lau zati ditu: Hasieran kimikako eta genetikako sarrera bat ematen da; ondoren, fisiologia, metabolismoa eta kirolaria baloratzeko teknikak ikasten dira; beste batek ikerketa dauka oinarri, gizakiekin egindako ikerketako etika, I+G eta kimika eta genetikaren irteera profesional osasunean, nutrizioan eta kirol profesionalean.