Berezko Masterra: Kirolaren Kudeaketa

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
3 600,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Kirolaren sektorea da ekonomian eta enpleguan hazkunde handienetakoa duen alor profesionaletako bat. Faktore anitzeko testuinguru horretan, gero eta beharrezkoagoak dira kirol kudeaketan espezializatutako profesionalak, ezagutza arlo horrek goreneko protagonismoa duelako kirol industriaren egungo nahiz etorkizuneko errealitateak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzeko orduan.

Lan merkatuak gaitasun batzuk eskatzen ditu kirolaren kudeaketan erantzukizun postuak arrakastaz betetzeko, eta hain zuzen gaitasun horiek dira ikasleek garatuko dituztenak. Horretarako, sektorean eta haren enplegagarritasun nitxo nagusietan adituak diren irakasleak ditugu: enpresen kudeatzaileak, administrazio publikoen arduradunak, lehen mailako kirol kluben kudeatzaileak, ekitaldi antolatzaileak… Hori dena helburu hau betetzeko: prestakuntza oso eta diziplinarteko bat bermatzea kirol erakundeen kudeaketan.

Zergatik ikasi

  • Euskal Herriko eta inguruetako prestakuntza eskaintzan ez dago arlo honetan beste masterrik.
  • Oinarri bikoitza du: akademikoa (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatea) eta profesionala (Emtesport, sektoreko euskal enpresa, kirol kudeaketan liderra).
  • Prestakuntza erakargarria eta beharrezkoa kirol kudeaketarako.
  • Ikasketa plana berritzailea eta malgua da, eta goi mailako kanpoko profesionalak biltzen ditu.

Sartzeko profila

  • Kirol sektoreko profesional tituludunak, kirol kudeaketari buruzko ezagutzak eta gaitasunak behar dituztenak beren buruak profesionalki garatzeko edo hobetzeko.
  • Jarduera Fisikoa eta Kirola eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza tituluak dituzten pertsonak.

Profil horiek ez dira onartuko diren bakarrak izango, eta jasotako eskaera guztiak aztertuko dira.

Irteera profesionalak

Kirolari lotutako enpresa, klub, elkarte, ekitaldi eta abarren zuzendaritza, administrazioa, kudeaketa eta antolakuntza.

Praktikak

Prestakuntza akademikoa jarduera profesionalarekin osatzeko, ikasleek praktikak egin ditzakete sektoreko enpresetan.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Kirolaren Kudeaketa” Berezko Masterrak, 6 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (3 titulazio Unibertsitateko Aditu , 2 Unibertsitate Espezializazio  eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Kirolaren Kudeaketa (BM) (60 ECTS):
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa (A) (19 ECTS)
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa  Zuzendaritzan eta Gerentzian (A) (16 ECTS)
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa Berrikuntzan, Teknologia Berrietan eta Ekitaldi Handietan (A) (17 ECTS)
    + TFM
  2. Kirol Erakundeen Kudeaketa  Zuzendaritzan eta Gerentzian (UE) (35 ECTS):
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa (A) (19 ECTS)
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa  Zuzendaritzan eta Gerentzian (A) (16 ECTS)
  3. Kirol Erakundeen Kudeaketa Berrikuntzan, Teknologia Berrietan eta Ekitaldi Handietan (UE) (36 ECTS):
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa (A) (19 ECTS)
    + Kirol Erakundeen Kudeaketa Berrikuntzan, Teknologia Berrietan eta Ekitaldi Handietan (A) (17 ECTS)
  4. Kirol Erakundeen Kudeaketa (A) (19 ECTS)
  5. Kirol Erakundeen Kudeaketa  Zuzendaritzan eta Gerentzian (A) (16 ECTS)
  6. Kirol Erakundeen Kudeaketa Berrikuntzan, Teknologia Berrietan eta Ekitaldi Handietan (A) (17 ECTS)
1 = 4+5+6+TFM
2 = 4+5
3 = 4+6

BM: Berezko Masterra
UE: Unibertsitate Espezializazioa
A: Unibertstateko Aditua
MAL: Master Amaierako Lana