Berezko Masterra: Komisariotza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
3 900,00 euro

Aurkezpena

Komisariotza graduondokoak formakuntza emango die zinemaren edo ikus-entzunezkoen arteak xede dituen era guztietako programen kontzeptualizazio, garapen, kudeaketa eta hedapenaren gainean.

Elías Querejeta Zine Eskola (EQZE) zinema bizitzeko toki bat da. Elías Querejeta Zine Eskolan (EQZE), teilape berean, elkarrekin jarduten dute ikasleek, artistek eta Euskadiko Filmategiko, Donostia Zinemaldiko eta Tabakalerako profesionalek. Eskolaren antolaketa fisiko eta kontzeptuala ekoizpen laborategi esperimental baten tankerakoa da, ikasleek beren proiektuak gauzatu ditzaten, hala nola filmak, zaharberritze lanak, zikloak, erakusketak edota argitalpenak, …

EQZE filmak ikertzeko zentro bat ere bada; bertan hiru espezialitateei (Artxiboa, Komisariotza, Sorkuntza) lotutako nazioarteko proiektuak eskaintzen dira.

Zergatik ikasi

  • EQZE eskola berezia da nazioarte mailan, zinemaren etxea.
  • EQZE berrikuntza eta ikerketa zinematografikoaren erreferentziazko zentro bat da.
  • Nazio mailan unibertsitate errekonozimendua duen masterra.
  • Zinema munduko profesionalekin harreman zuzena.

Sartzeko profila

EQZEko ikasketa plana pentsatuta dago goi mailako unibertsitate titulu bat duten ikasleentzat (lizentziatura edo gradua), edo titulu hori eskuratzeko prozesuan daudenentzat, baita zine eskola batean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat ere. Salbuespen gisa, eskolak aztertu egingo du, aurreko baldintzak bete ez arren, zinema arloan egiaztatutako esperientzia duten izangaien kasu berezia. 15 ikasle hartuko dira, gehienez, espezialitate bakoitzeko.

Irteera profesionalak

Zinemaldiak, lehiaketa zinematografikoak, museoen kudeaketa kulturala, arte galeriak eta zentroak, ikus-entzunezkoen komisariotza, programazio eta zuzendaritza artistikoa, editorialen lana, ikus-entzunezkoen kritika eta saiakerak, zinema berrien produkzioa eta nazioarteko sareak, ikerketa, …