Unibertsitate Espezializazioa: Komunitate, Hiri eta Politika Eradalketa Haurren Autonomia eta Parte-hartzearen bitartez. Francesco Tonucciren "La Citta dei Bambini" Nazioarteko Proposamena

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
33.0
Prezioa
1 650,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Francisco Tonucci irakasleak sortu eta gidatutako “Haurren Hiriaren Nazioarteko Proiektua” munduko erreferenteetako bat da bai haurren parte hartzean, bai, haurrak parametro gisa jarrita, gizartea eraldatzea planteatzen duten prozesu komunitarioen garapenean.

Ekimen hauen atzean, askotariko profesionalak daude (hezitzaileak, irakasleak, gizarte langileak, osasunaren arloko profesionalak, parte hartze teknikariak, arkitektoak, etab.), eta laguntza ematen dute espazio nahiz egituren eraldaketa horietan, erlazio estilo berrien ezarpenean (konfiantza, elkar mendekotasuna, elkarrekiko laguntza, erantzukidetasuna…) eta esanahi propioa duen komunitate loturaren sorreran.

Graduondoko hau eragile horiei guztiei hezkuntza eta unibertsitate erantzun bat emateko sortu zen, eta UPV/EHUk lideratzen du, Francesco Tonuccik CNR-Roma ikergunean duen taldearen, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) eta haurren hirien euskal sarea dinamizatzen duen erakundearen (Solasgune) lankidetzaz.

Zergatik ikasi

  • Prestakuntza berritzaile bat da, CNR-Roma ikergunearen, Innobasqueren eta Solagune gizarte eta hezkuntza erakundearen lankidetzaz egiten dena.
  • Haurren Hirien Sareko 14 udalerrik babesten dute, eta praktikak udalerri horietan egiten dira.
  • Irakasle taldean, arlo horretako profesionalak daude, eta Francisco Tonucci irakaslea, munduko erreferente bat.
  • Izaera praktikoa du, erdi-presentziala eta malgua da.

Sartzeko profila

Esperientzia eta motibazioa duten pertsonak bilatzen ditugu, gizarte eraldaketa gakoetan haur eta gazteen autonomia eta parte hartzea bultzatzeko xedea duten ekimenak aurrera eramateko.

Irteera profesionalak

  • Haurren eta gazteen parte hartzeari lotutako udalerrietako ekimenak edo programak (haurren kontseiluak, hiri espazioen partaidetza planifikatuan, etab.).
  • Komunitatearen ikuspegitik, haur eta gazteekin lanean diharduten gizarte, hezkuntza eta kultura baliabideak.
  • Haurren parte hartzea eta autonomia erreferentetzat duten komunitate eta elkarte prozesuak.
  • Orientazio, gainbegiratze eta ikerketa lanak, haur eta gazteen parte hartzea eta autonomia sustatzen duten programetan.

Praktikak

Graduondoko honen praktiketan, 4 ECTS kredituen nahitaezko modulu bat egin behar da, haur eta gazteen autonomia eta parte hartze programak kudeatzen edo egiten dituen udal edo erakunderen batean.