Laguntzak

Unibertsitateen berezko tituluak direnez, ikasketa horiek ez daude txertatuta Estatuko edo Autonomia Erkidegoetako beka edo laguntza orokorren deialdietan.

Hala ere, zenbait titulutan ematen dituzte bekak. Bekak ematen ote dituzten eta horiek eskuratzeko bete beharreko baldintzak zein diren ezagutzeko, tituluaren antolatzaileengana jo beharko da.