Berezko tituluak eta ziurtagiri akademikoak legeztatzeko prozedura

Berezko titulua amaitu eta gero, eskaria egin eta ordaindu beharreko tasak ordaindu ondoren, titulua emango da eta legeztatzeko aukera izango duzu.

Era berean, ziurtagiri akademikoa legeztatzea eska dezakezu.

Ondoren, jarraitu beharreko pausoak eskaintzen dizkizugu. Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak behar dute izan beti. Dokumentazioa hirugarren batek aurkezten badu, dokumentuen titularrak sinatutako baimena aurkeztu beharko du (Espainian balio duen botere notariala).

Titulua edo ziurtagiri akademikoa legeztatzeko tramiteekin hasi aurretik, eskaria egin behar zaio UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiari (helbide honetara idatzita: ziurtagiriak@ehu.es) legeztatu nahi den berezko tituluari edo ziurtagiri akademikoari ezinbestean erantsi beharreko dokumentua eskuratzeko.

Legeztatzerakoan, bi kasu bereiz daitezke:

Hagako komenioa SINATUTA DUTEN herrialdeetara igorri beharreko dokumentuak. (Herrialdiak ikusi)

Tramiteak bi urrats dauzka bere baitan:

  1. UPV/EHUko errektorearen sinaduraren aintzatespena Andrés M. Urrutia Badiola Bilboko Notarien Kolegioko notari jaunak egina.
    Rodríguez Arias K. 6 3. solairua. 1. dptu
    48008 Bilbo
    Telefonoa: 944 790 900 (6 linea)
    Faxa: 944 790 858
    Posta elektronikoa: urrutianot@garmanur.e.telefonica.net
  2. Aurreko notariaren sinaduraren aintzatespena, kolegio notarialeko dekanoak egina, Hagako oharra estanpatuko duena.
    BILBOKO NOTARIEN ELKARGOA
    Henao K. 8
    48009 Bilbo
    Telefonoa: 944 240 560 / 944 240 194
    Faxa: 944 232 110
    Posta elektronikoa: colegio@paisvasco.notariado.org

 

Hagako komenioa SINATU EZ DUTEN herrialdeetan ondoriorik izan behar duten dokumentuak.

El trámite consta de cinco actos:

  1. UPV/EHUko errektorearen sinaduraren aintzatespena Andrés M. Urrutia Badiola Bilboko Notarien Kolegioko notari jaunak egina.
    Rodríguez Arias K. 6 3. solairua. 1. dptu.
    48008 Bilbo
    Telefonoa: 944 790 900 (6 linea)
    Faxa: 944 790 858
    Posta elektronikoa: urrutianot@garmanur.e.telefonica.net
  2. Aurreko notariaren sinaduraren aintzatespena.
    BILBOKO NOTARIEN ELKARGOA
    Henao K. 8
    48009 Bilbo
    Telefonoa: 944 240 560 / 944 240 194
    Faxa: 944 232 110
    Posta elektronikoa: colegio@paisvasco.notariado.org
  3. Dokumentu notarialak justizia-ministerioan legeztatzea.
    Jacinto Benavente plaza, 3 (Sol eta Tirso de Molinako metroak)
    Ordutegia: 9:00-17:30 astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 9:00-14:00
    Ekainaren 16tik irailaren 15era:
    Astelehenetik ostiralera: 8.00-15.00. Eta larunbatetan: 9:00-14:00
    Telefonoa: 902 007 214
  4. Kanpo gaietarako ministerioan legeztatzea.
    Juan de Mena K. 4 (Banco de Españako metroa)
    Aurretiko hitzordua egin behar da www.maec.es helbidean: gai kontsularretarako aurretiko hitzordua
    Ordutegia: astelehenetik ostegunetara 7.30-23.00 eta ostiraletan 9.00-14.00
    Telefonoa: 913 791 655 / 913 791 610 / 913 791 700
  5. Aurreko sinadurak aintzatetsi behar dira, dokumentuak izan behar dueneko herrialdearen Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrean.