Berezko Masterra: Loaren Nahasmenduak Mediku eta Odontologoentzat

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
120.0
Prezioa
6 000,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Loaren nahasmenduei buruzko prestakuntza akademikorik ia ez da egon unibertsitateko irakaskuntzan, eta haren lekua oso leku txikia izan da ospitale mailan. Patologia horren gizarte eta osasun garrantziaz jabetzen ari garen honetan, osasun laguntzaren eskaera areagotzen ari da, eta horri erantzuteko beharrezkoa da loaren medikuntzari buruzko graduondoko programak ezartzea. Hori dela eta, Eduardo Anitua Fundazioak, orain University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology (UIRMI) denak, graduondoko programa berritzaile bat eskaintzea erabaki du. Ikastaroaren helburua patologia horren diagnostikoan eta tratamenduan diharduten profesionalen espezializazioa lortzea da, nazioarteko profila duten irakasleen bitartez.

Loaren apneak dira master honen oinarrizko zutabea. Diagnostiko eta tratamendurako hainbat teknika aplikatzeko modua erakutsiko da, diziplinarteko talde baten barruan.

Zergatik ikasi

  • UIRMI Institutuak Espainiako ekoizpen zientifiko handienaren aitortza jaso du, azken ASEBIO txostenean, eta ikerketa erreferente bat da estatuan eta nazioartean.
  • Lan merkatuan bereiziko zaituen profil bat eskuratuko duzu, Europan goraka ari den espezialitate batean.
  • Loaren nahasmenduak diagnostikatzeko eta tratatzeko ikuspegi berritzailea.
  • Irakasleak: nazioarteko erreferenteak dira loaren medikuntzaren sektorean.

Sartzeko profila

  • Tituludunak izatea arlo hauetan: Medikuntza eta Kirurgia (bereziki interesgarria Neurologia, Neumologia, Otorrinolaringologia eta Ahoko eta Aurpegi-masaileko Kirurgiako espezialistentzat, izan espezialista edo egoiliarra); Odontologia (Ortodontzia / Odontologia Orokorra); Psikologia; Erizaintza; Biologia. Loaren unitateetan lan egiten duten edo loaren medikuntzan interesa duten profesionalak.
  • Hizkuntzak: ingelesa ongi hitz egitea positiboki baloratuko da.

Irteera profesionalak

Masterraren diziplina anitzeko izaera dela eta, ikasleentzako irtenbide profesionalak ere asko dira. Alde batetik, arlo klinikora sar daitezke zuzenean, edo loaren medikuntzaren ikerketa arloan, eta, bestetik, ikertzaile gisa jardun daitezke sektore biosanitario edo bioteknologikoan.

Praktikak

Praktikak nahitaezkoak dira: helduen eta haurren polisomnografiak eta arnasketa poligrafiak irakurtzea, CPAP presio positiboko makinak, aho barneko gailuen erabilera, kirurgia ronkopatia eta loaren apneak-hipopneak dituzten pazienteei. Banakako tailer modura garatuko dira egoitzan bertan, Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Gasteizko Lo Nahasmenduen unitatearen loaren laborategian, eta Institutuarekin lankidetzan diharduten beste erakunde batzuetan.