Unibertsitate Espezializazioa: Makina-Erreminta eta Fabrikazio 4.0 Industrian

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
600,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/manufacturing/aulamh/

Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erremintaren (ME) alorreko prestakuntza ekimen honen xedea da Europan horren garrantzitsua den sektore honen eskakizunei erantzutea. Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartearen (AFM) babesa dugu, eta sektore aeronautikoko eta automozio sektoreko enpresen laguntza.

Fabrikazio Aurreratua Euskadiko alor estrategikoetako bat da, bai ekonomiari bai enpleguari dagokienez; bereziki, Makina Erremintaren sektorea eta beste industria sektore batzuentzat ekoizten duten enpresak.

ME sektorea munduko fabrikazioaren % 5 da, berrikuntza teknologikoaren abangoardian dago eta merkatu berriak irekitzen saiatzen da. Nabarmentzekoa da berezko produktu bat duen sektore bat dela, eta % 100eko erantzukizuna duela hartzen dituen erabakietan. Hala, erronka eta proiektu berriei ekiteko, gaitasun handia duten eta berrikuntzari begira lan egiten duten pertsonak behar dira. Makina Erreminta eta Fabrikazioa 4 Industrian titulua behar horri erantzuten saiatzen da.

Zergatik ikasi

  • Enplegagarritasun tasa ia %100ekoa izan da edizio guztietan.
  • Oro har, ikasle guztiek praktikak egiten dituzte sektoreko enpresetan.
  • Irakasleak Ingeniaritza Mekanikoa Sailekoak dira; zehazki, Errendimendu Handiko Fabrikazio Taldekoak (Eusko Jaurlaritzak bikaintasun talde izendatua).
  • Proiektu industrialak Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroan (CFAA) (https://www.ehu.eus/es/web/CFAA).

Sartzeko profila

Makina Erreminta eta Fabrikazioa 4.0 Industrian berezko titulua ingeniaritzako ikasleentzat da, Industrian eta Makina Erremintan eta berrikuntzari lotutako gaietan interesatuta daudenak.

Bazenekien ME enpresek beren ekoizpenaren % 80tik gora esportatzen dutela duela 20 urte baino gehiagotik? Bazenekien enpresek dena erabakitzen dutela, makinaren koloretik hasi eta sentsorizazio eta mekatronika sistema aurreratuenetaraino? Proiektu berritzaileak atsegin badituzu, hauxe da zure titulua.

Irteera profesionalak

Lan irteerak alor hauetako enpresetan:

  • Makina erreminta
  • Automobilgintzako eta aeronautikako osagaiak
  • Ikerketa zentroak
  • Ekipamendu ondasunak, tresnak, erremintak
  • Automobilgintzako edo aeronautikako enpresa handiak

Praktikak

Borondatezko praktikaldi bat eskaintzen zaie ikasleei, eskuratutako gaitasunak praktikan jartzeko. Ikasleek tutore bat izango dute UPV/EHUn eta beste bat enpresan, praktika osoaren jarraipena egingo dutenak. Kasu gehienetan, praktika Master Amaierako Lanari lotuta dago.