Berezko Masterra: Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
4 800,00 euro

Aurkezpena

Marketina eta Merkataritza Zuzendaritza Masterra duela hiru hamarkadatik eskaintzen da, eta agerian uzten du horrek graduondoko eskaintza gisa duen sendotasuna eta etengabe hobetu eta berritzeko duen gaitasuna.

Master honek prestakuntza eskaintzen du marketin zuzendaritzan eta merkataritza zuzendaritzan, aintzat harturik azken joerak. Ikasleek diziplina anitzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen dituzte, zuzendari nahiz teknikari lanetan aritzeko. Prestakuntza espezifikoa osatzeko (marketin estrategikoa eta operatiboa, salmenten zuzendaritza eta negoziazioa, on-line marketina eta nazioarteko marketina), zuzendaritza trebetasunen gaineko prestakuntza eskaintzen da.

Gainera, master honi esker, harreman sare zabal bat eskuratzen dute ikasleek, beren enplegagarritasuna eta garapen profesionala hobetzen laguntzen duen “Gradudunen Elkartearen” bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Garapena Sustatzeko Sailaren eta FESIDE Fundazioaren babesari esker, titulu honek kalitate handia eskain dezake prezio lehiakorretan. Ikasketa hauek egin dituzten pertsonen gogobetetzea da bermerik handiena.

Zergaitik ikasi

  • 1.000 gradudunetik gora enpresetako erantzukizun postuetan ari dira lanean.
  • Estatuko nahiz atzerriko izen handiko unibertsitateetako irakasleek eta enpresetako profesionalek ematen dituzte eskolak.
  • Ikasleen garapen profesionala errazten dugu, praktikak, lan aukerak eta orientazio profesionala eskainiz.
  • Masterraren diseinuari esker, bateragarria da lanarekin eta prestakuntza edo interes profesionaleko beste jarduera batzuekin.

Sartzeko profila

Edozein unibertsitate titulutatik sar daiteke master honetara. Ikasleak askotarikoak dira adin tarte, titulu eta esperientziari dagokienez. Horrek aniztasuna eta aberastasuna ematen dio taldeari, eta giza eta harreman kapital bat sortzen laguntzen du, balio handikoa prestakuntzaren ikuspegitik.

Irteera profesionala

Masterrak era askotako lanak egiteko trebatzen ditu ikasleak.

  • Marketin arloa:
    • Marketin zuzendaria
    • Brand manager
    • Category manager
    • Trade Marketing Manager
  • Merkataritza arloa:
    • Merkataritza eta Salmentak Zuzendaritza
    • Key account manager
    • Komunikazio arloa:
    • Komunikazio Zuzendaritza
    • Kontuen exekutiboa
    • Komunikazio kabineteetako harreman publikoen arduraduna
  • Arlo digitala:
    • Social Media Manager
    • Community Manager
    • SEM arduraduna
  • Beste batzuk:
    • Merkatu azterketen arduradunak
    • Marketineko aholkularitza
    • Esportazio arduraduna

Praktikak

Praktika ordainduak egiteko aukera. Praktikez gainera, garapen profesionala eta enplegu bilaketa sustatzeko, borondatezko prestakuntza espezifikoa eskaintzen da, jarraipen indibidualizatuaz, eta lan eskaintza espezifikoak.