Berezko Masterra: Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
2 520,00 euro

Aurkezpena

Krisi askotako egungo testuinguru honen atzean garapen eredu bat dago, merkatuaren interesak herri eta pertsonen eskubideen aurretik jartzen dituena eta desberdintasuna areagotzen duena. Pertsonak eta planeta zainduko duen beste mundu baten oinarriak finkatzeko, lehenik eta behin egungo sistema honen erroak jarri behar ditugu zalantzan, eta, hortik abiatuta, gizarte justiziara, jasangarritasunera eta ekitatera iristeko bidea egin ahal izango dugu.

Master honen bidez, helburu hauek bete nahi ditugu: tokiko eta nazioarteko testuingurua ulertzeko jakintza sustatzea, gizarte aldaketarako ezagutza erabilgarria eskaintzea, eta nazioarteko lankidetza eta hezkuntza jardun kritikoa sustatuko duten eragileak prestatzea. Egiteko horretan, ikasleei ekintza kolektiboak eta eraldatzaileak egitea ahalbidetuko dieten ezagutzak, balioak eta gaitasunak landuko dira bereziki.

Zergatik ikasi

  • Gizarte eraldaketarako beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu.
  • Egungo testuinguruaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna eskuratuko duzu.
  • Masterra malgua da, eta beste lan batzuekin uztar daiteke, on line ematen baita osorik.
  • Unibertsitateko irakasleak eta gizarte kolektiboetako adituak ditugu.

Sartzeko profila

  • Inguruan duzun mundua, haren kontraesanak eta arazoak barne, ezagutzea maite baduzu, sakon eztabaidatzea atsegin duen pertsona horietako bat bazara eta gizarte eraldaketaren alde lan egin nahi baduzu… graduondoko honen laguntzaz:
  • Pentsamendu kritikoa garatu, eta egungo garapen ereduaren testuingurua eta egiturak ulertuko dituzu.
  • Nazioarteko lankidetzaren eta hezkuntza eraldatzailearen arloko ezagutzak eskuratu edo eguneratuko dituzu.
  • Lankidetza eta hezkuntza ekintzetan izandako esperientziei buruzko gogoetak egingo dituzu, gainerako kideekin batera.

Irteera profesionalak

  • Hezkuntza nahiz lankidetza proiektuak zuzentzea eta horietan parte hartzea, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan.
  • Lankidetzaren arloko lan teknikoak egitea, administrazio publikoetan.
  • Hezkuntza erakundeetan (formalak eta ez-formalak) espezializatutako irakasleak.
  • Nazioarteko lankidetza gaietan espezializatutako aholkularia, hainbat erakunde publiko edo pribatutan, bai estatuan, bai nazioartean.
  • Ekimenen lidergoa eta promozioa, gizarte mugimenduen arloan.
  • Sustapen profesionala, arlo horietan lan egiten duten pertsonentzat.