Berezko Masterra: Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
3 420,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Master hau 1997an sortu zen gatazken garapen, analisi eta konponbiderako nazioarteko lankidetzaren espezializazio arloan gazteen prestakuntza eta laneratzea bultzatzeko. Haren helburua da garapenerako nazioarteko lankidetza publiko eta pribatuaren esparruan dagoen profesionalen eskaerari erantzutea. Ikasleek gaitasun hauek eskuratuko dituzte:

  • Nazioarteko lankidetzari eta gatazken analisiari eta konponbideari lotutako oinarri teorikoak eta praktikoak menperatzea eta modu kritikoan erabiltzea.
  • Proiektuak sortzea, inplementatzea eta ebaluatzea testuinguru transkulturaletan.
  • Komunikazio eta negoziazio gaitasunak garatzea, baita egoera kritikoetan erabakiak hartzeko gaitasuna ere.

Zergatik ikasi

  • Titulazio errotua da: 21. edizioa.
  • Ia 500 ikaslek soldatapeko praktikak egin dituzte Nazio Batuen hainbat erakundetan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren urteko beken deialdien esparruan.
  • Espezialitate horren barruko onenen artean hautatua izan da, lau urtez segidan.
  • Prestigioko irakasleak eta profesionalak ditugu, espezializazio maila handia dutenak nola estatuan hala nazioartean.

Sartzeko profila

Ikasleak edozein diziplinatatik etor daitezke. Bake eta Garapen masterra ikasteko motibazio nagusia zure karrera profesionala lankidetzaren arlora bideratzeko interesa izatean datza. Urte hauetan guztietan egindako ibilbidean ikusi dugu lankidetzaren mundura egokitzeko gradudunen gaitasunak ez duela mugarik: nazioarteko erakundeek eta GKEek lankidetzaren prestakuntza osagarria duten askotariko profesionalak eskatzen dituzte.

Hizkuntzak oso modu positiboan baloratzen dira, eta ez da beharrezkoa esperientzia edukitzea.

Irteera profesionalak

  • Garapenerako lankidetzaren, giza laguntzaren, giza eskubideen eta intzidentzia politikoaren arloetan lan egiten duten GKEak.
  • Sektore pribatuaren fundazio eta enpresak, gizarte erantzukizun korporatiboaren arloan.
  • Tokiko, eskualdeko eta estatuko administrazio publikoa (Garapen agentziak, nazioartekotze bulegoa, gizarte zerbitzuak…).
  • Nazioarteko Lankidetza Sistemaren nazioarteko erakundeak: Nazio Batuetako Sistemaren Agentziak.

Praktikak

Praktiken programa curriculumez kanpokoa da. Masterraren hasieran, GKEetako hainbat ordezkari gonbidatzen ditugu, eta beren erakundeen funtzionamendua ezagutzeko eta praktikak egiteko aukera eskaintzen dute (6-12 ordu artean, astean). Masterra amaitzean, ikasleek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lankidetza beken deialdira aurkezteko aukera dute, NBEren sistemaren barruko hainbat erakundetan nazioarteko praktikak egin ahal izateko.

 

Moduluka egiteko aukera

Nazioarteko Lankidetza  Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan (60 ECTS) (BM)

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, "Nazioarteko Lankidetza  Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan" Berezko Masterrak, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitate Espezializazio Titulazio eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Nazioarteko Lankidetza  Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan: (BM) (60 ECTS):
    + Bake eta Garapenaren Ikasketak eta Politikak (UE) (30 ECTS)
    + Nazioarteko Lankidetzaren Sistema eta Metodologiak (UE) (30 ECTS)
  2. Bake eta Garapenaren Ikasketak eta Politikak (UE) (30 ECTS)
  3. Nazioarteko Lankidetzaren Sistema eta Metodologiak (UE) (30 ECTS)
1 = 2+3

BM: Berezko Masterra
UE: Unibertsitate Espezializazioa