Berezko Masterra: Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
3 630,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://mici.asmoz.org/

Gaur egun kanpo merkataritzak enpresa jardueran duen garrantzi ekonomikoa aintzat hartuta eta haren antolamendu juridikoaren konplexutasun gero eta handiagoa dela eta, guztiz gomendagarria da gai horren gaineko prestakuntza emango duten programa espezifikoak ezartzea. Zehazki, master honen helburuak honako hauek dira:

  • Interesa duten pertsonei prestakuntza ematea Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbideari buruzko ezagutza praktikoei buruz: sistema prozesalen teoria nagusiak, politikak, egiturak eta funtzionamendua.
  • Nazioarteko merkataritzaren zuzenbidearen arloko erakundeen antolakuntza eta funtzionamendua ezagutzea.
  • Nazioarteko merkataritzaren zuzenbide jardueraren berezko lege, jurisprudentzia eta doktrina esparruaren konplexutasun gero eta handiagoa ulertzea.
  • Nazioarteko merkataritzaren funtzionamenduari, kanpo merkatuen informazio bilaketari eta merkatu horietan sartzeko estrategien diseinuari lotutako arazoak aztertzea eta konpontzea.

Zergatik ikasi

  • Ezagutza praktikoak eskuratuko dituzu sistema prozesalen teoria nagusiei, politikei, egiturei eta funtzionamenduari buruz.
  • Nazioarteko merkataritzaren funtzionamenduari, kanpo merkatuen informazio bilaketari eta merkatu horietan sartzeko estrategien diseinuari lotutako arazoak aztertzen eta konpontzen ikasiko duzu.
  • Nazioarteko merkataritzaren zuzenbide jardueraren berezko lege, jurisprudentzia eta doktrina esparruaren konplexutasun gero eta handiagoa ulertuko duzu.
  • Ikuspegi globala eskuratuko duzu nazioarteko merkataritzaren operadore juridiko gisa.

Sartzeko profila

Zuzenbidean, Enpresa Zientzietan… graduatutako pertsonak eta, orobat, merkataritzari aplika dakiokeen araudia nazioarteko merkatuaren baliabideak hobetzeko tresna gisa ezagutu nahi dutenak.

Irteera profesionalak

Nazioarteko Merkataritzaren Masterra guztiz osagarria da graduko ikasketekin, neurri askotako enpresen nazioarteko merkataritzaren arloan lan egiteari begira.

Ikasketa hauetan karreran lantzen ez diren gai garrantzitsu asko lantzen dira. Nazioartean lan egin nahi duen edonori komeni zaio horrelako ikasketak egitea.