Unibertsitate Espezializazioa:Nazioarteratzea Enpresaren Arloan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
135,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Globalizazio prozesuak eta prozesu horrek munduko ekonomian izan dituen ondorioek paradigma berriak ireki dituzte enpresa sektorean. Euskal Herrian, enpresen nazioarteratzea hartzen da gizarte osoan eragina duen lehiakortasun eta garapen ekonomikoko elementutzat.

Graduondoko honen helburua da nazioarteratzearen arloan prestakuntza teoriko osoa eta espezializatua izango duten profesionalak trebatzea, honako gai hauetan sakonduta: errealitate globala, kulturartekotasuna, nazioarteko merkataritzaren arauak, eta euskal ekonomia egituraren eta haren erakunde nahiz enpresen inplantazio arazoak.

Ikasleak gai izango dira:

  • Nazioarteko errealitate ekonomikoa aztertzeko.
  • Merkatu eta nazioarteko estrategia azterketak egiteko.
  • Nazioarteko konpainia baten kudeaketa logistikoa eta finantzarioa diseinatzeko.

Zergatik ikasi

  • Lan profesionala enpresan edo administrazio publikoan egitera bideratutako prestakuntza praktikoa.
  • Nazioartera begira diharduten erakunde pribatu edo publikoetan lan egiten duten txostengile teknikoak.
  • Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze bekei lotutako titulua.
  • Tituluaren barnean ebaluazio prozedura bat gainditzen dutenek praktikak egingo dituzte kanpoan, bulego komertzialetan edo enpresetan.

Sartzeko profila

30 urtetik beherako ikasleak. Onartua izateko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak urtero eskaintzen dituen BEINT beken hautapen prozesua gainditzea. Ezinbestekoa ingelesezko jakite maila handia. Kontuan hartuko dira lan esperientzia, graduondoko ikasketak eta euskararen eta beste hizkuntza batzuen ezagutzak.

Irteera profesionalak

Enpresa pribatu edo publikoetako nazioarteko marketin, finantza, logistika… sailetan; administrazio publikoetan (kontsul bulegoak edo bulego komertzialak atzerrian, kanpo sustapeneko erakundeak); merkataritza ganbera, nazioarteko erakunde ekonomiko, esportazio kluster eta abarretan, nazioartekotze arloko aditu gisa.

Praktikak

Eusko Jaurlaritzak urtero eskaintzen dituen BEINT bekei lotuak.

Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/beint-2018/