Ohiko galderak
- 1. Zer dira berezko tituluak? Zer alde dago homologatutako titulazioen eta berezko tituluen artean?
- 2. Zer jarduera egin dezaket berezko ikasketetan?
- 3. Zer da ECTS kreditu bat?
- 4. Zer baldintza bete behar dut berezko ikasketetako jarduera bat egin ahal izateko?
- 5. Egin al dezaket graduondoko berezko titulu bat, unibertsitateko titulazioa bukatzeko oraindik irakasgaiak gainditzeko baditut?
- 6. Atzerriko titulazioa daukat, nire titulua homologatu behar al dut UPV/EHUn berezko titulu bat egiteko?
- 7. Zenbat balio du graduondoko ikastaro batek?
- 8. Ba al dago finantzatzeko beka edo baldintza berezirik?
- 9. Non eta noiz egiten da izen ematea? Ordainketarik egin behar al dut?
- 10. Zer dokumentazio aurkeztu behar dut izen ematea eskatzeko?
- 11. Nola dakit berezko titulu batean onartu nautela?
- 12. Noiz eta nola egiten da matrikula?
- 13. Ba al dut matrikularen ordainketa zatikatzerik berezko ikasketetako jarduera batean?
- 14. Matrikularen barruan ba al da aseguru medikorik?
- 15. Ikastaro bat ordaindu dut eta arrazoi pertsonalengatik ezin dut egin ezarritako datan, zer egin dezaket?
- 16. Noiz lortuko dut titulua?
1. Zer dira berezko tituluak? Zer alde dago homologatutako titulazioen eta berezko tituluen artean?
Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko nahiz karrera horri beste norabide bat emateko.
Nolako egokitzapena izan gizarte eskaintzan, halako balioa eta aitormena izango dute. Hortaz, honelako helburuak lortu nahi dituzte:
- Berehalako proiekzio profesionala duen prestakuntza espezializatu bat ematea
- Profesionalentzako ezagutzak gaurkotzea
- Ezartzea, azken finean, konexio bat jarduera akademikoaren eta gizarte errealitatearen artean (hitzarmen bidez erakunde publiko eta enpresa pribatuekin ematen diren tituluak behin eta berriro antolatuta berresten den helburua)
2. Zer jarduera egin dezaket berezko ikasketetan?
A. Berezko Masterra
Titulu hauetako ikasketek, oro har, 60-120 ECTS kreditu izango dituzte. Gutxienez ikasturte bateko iraupena izango dute. Unibertsitate titulua duten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketa da.
B. Unibertsitate Espezializazioko Titulua
30-59 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko bateko edo biko iraupena izango dute. Berezko masterra bezala, unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketak dira. Aparteko kasuetan, unibertsitateko titulurik ez daukaten profesionalak onartu ahal izango dira, baldin eta kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia badute; bi ikasle onartu ahal izango dira, edo, bestela, guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 5. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko.
C. Unibertsitateko Aditu Titulua
15-29 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko bateko iraupena. Batez ere unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako ikasketak dira; gehienez ere onartu ahal izango dira guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 20. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko.
D. Unibertsitate Hedakuntzako Diploma
30-60 ECTS kreditu izango dituzte. Unibertsitate hedakuntzako diplomara sartzeko betekizunak izango dira legeak unibertsitatean sartzeko ezartzen dituen berberak. Salbuespenez, onartu ahal izango dira dokumentuen bidez kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukatela egiazta dezaketen pertsonak.
E. Ikastaro Osagarriak
Ikastaro osagarriak ezagutzak eguneratzeko, espezializatzeko, birziklatzeko eta zabaltzeko ikastaroak dira, eta ikasleen prestakuntza osagarri eta jarraitua dute helburu. Enpresen edo kanpoko beste edozein erakunderen eskariz antolatzen diren etengabeko prestakuntzako ikasketek eta unibertsitateko ikastaro osagarriek 20 ECTS kreditu izango dituzte gehienera, eta haietan sartzeko baldintzak ikastaroen proposamenean zehaztuko dira.
3. Zer da ECTS kreditu bat?
4. Zer baldintza bete behar dut berezko ikasketetako jarduera bat egin ahal izateko?
Berezko Masterra: Unibertsitate titulua duten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketa da.
Unibertsitate Espezializazioko Titulua: Unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketak dira. Aparteko kasuetan, unibertsitateko titulurik ez daukaten profesionalak onartu ahal izango dira, baldin eta kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia badute; bi ikasle onartu ahal izango dira, edo, bestela, guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 5. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko.
Unibertsitateko Aditu Titulua: Batez ere unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako ikasketak dira; gehienez ere onartu ahal izango dira guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 20. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko.
Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Unibertsitate hedakuntzako diplomara sartzeko betekizunak izango dira legeak unibertsitatean sartzeko ezartzen dituen berberak. Salbuespenez, onartu ahal izango dira dokumentuen bidez kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukatela egiazta dezaketen pertsonak.
Ikastaro Osagarriak: Ikastaro osagarrietara sartzeko baldintzak kasu bakoitzerako ezartzen dira. Gure web orrialdeko ikastaro osagarrien “fixan” begira dezakezu.
5. Egin al dezaket graduondoko berezko titulu bat, unibertsitateko titulazioa bukatzeko oraindik irakasgaiak gainditzeko baditut?
6. Atzerriko titulazioa daukat, nire titulua homologatu behar al dut UPV/EHUn berezko titulu bat egiteko?
Goi mailako atzerriko titulu bat dutenek ikasketa horiek egin ditzakete titulua homologatu beharrik izan gabe. Aski izango dute errektorearen baimena izatea, lehenago dagokion batzordeak txostena eginda.
Tramitazio hori graduondokoan onartu zaituztela egiten da. Aurkezten den dokumentazioa itzulita egongo da.
7. Zenbat balio du graduondoko ikastaro batek?
8. Ba al dago finantzatzeko beka edo baldintza berezirik?
Berezko ikasketak, Estatuaren estaldurapean ematen diren izaera orokorreko beka edo diru laguntza deialdietatik kanpo gelditzen dira. Unibertsitateak ere ez du eman ohi bekarik. Titulazio batzuek, berriz, bai ematen dituzte. Titulazioaren Idazkaritzara jo behar da jakiteko bekarik ematen duten eta beka horiek jasotzeko baldintzak zein diren.
Hori bai, matrikulazio tasetan gauzatzen diren exentzioak eta murriztapenak graduko eta master ofizialetako berdinak dira (familia ugariak, ezgaitasuna, genero indarkeria eta abar).
9. Non eta noiz egiten da izen ematea? Ordainketarik egin behar al dut?
Izena emateko web orriaren bidez egin behar da, GAUR aplikazioa erabiliz. Normalean ekain, uztail eta irailean egingo da. Berezko titulu bakoitzaren Idazkaritzara jo behar da titulazio bakoitzerako ezarritako eguna zein den jakiteko.
10. Zer dokumentazio aurkeztu behar dut izen ematea eskatzeko?
11. Nola dakit berezko titulu batean onartu nautela?
12. Noiz eta nola egiten da matrikula?
Onartutako pertsonentzat bakarrik. Matrikula egiteko data titulazioaren antolakuntzak berak emango dizu.
Matrikula web bidez egiten da GAUR aplikazioa erabiliz. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bulegoak web orrian kontsulta daitezke, matrikularen atalean.
13. Ba al dut matrikularen ordainketa zatikatzerik berezko ikasketetako jarduera batean?
Berezko titulazioetarako, graduko nahiz graduondokoetarako, ordainketa zatitu dezakezu bi epetan, % 50ean bakoitza. Ikasketa osagarrietan zenbateko guztia ordaindu behar duzu matrikulatzerakoan.
Matrikulatzean ordaintzeko konpromisoa hartzen da. Matrikula behin egin eta gero, baliogabetu nahi bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, baldin eta ikastaroa hasita ez bada.
14. Matrikularen barruan ba al da aseguru medikorik?
15. Ikastaro bat ordaindu dut eta arrazoi pertsonalengatik ezin dut egin ezarritako datan, zer egin dezaket?
Ikastaroa hasita ez bada bakarrik itzultzen da ordaindutako diru kopurua.
Matrikulatzean ordaintzeko konpromisoa hartzen da. Matrikula behin egin eta gero, baliogabetu nahi bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, baldin eta ikastaroa hasita ez bada.
Matrikula baliogabetzeko eskaria eskolak hasi eta lehen hiru hilabeteetan egiten baduzu, ordaindu gabe daukazun zatia ez da zortzat joko.
Ezarritako prezioak ezarritako epeetan ez ordaintzeak, ordaindutako zenbatekoak galtzeaz gain, ordaindu gabe leudekeen zenbatekoak unibertsitatearen aldeko zortzat hartuko dira.
16. Noiz lortuko dut titulua?
Si tienes más preguntas, no dudes en escribirnos a: titulospropios@ehu.eus o llamarnos al: 94 601 7939