Unibertsitateko Aditua: Ohitura Osasuntsuen Garapen eta Sustapena

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da.
  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 1155 €

Titulu honetan garatuko diren gaitasun nagusiek honako hauetan dute oinarria:

  • Egungo bizimoduek eragindako gaixotasun kronikoen kausa nagusiak eta fisiopatologia aztertu, diziplina askotariko tratamenduaren beharra eta ondorioak ulertu ahal izateko.
  • Jakitea nola balioesten den pertsona osotasunean (fisiko, fisiologiko, nutrizional eta psikologikoki), ariketa fisikoaren bidezko diziplina anitzeko esku hartze bat egin aurretik, tratamenduaren eraginkortasuna neurtzeko.
  • Balioespen eta esku hartzeko prozeduretan parte hartu eta modu praktikoan bizitzea, diziplina anitzeko tratamenduan (ariketa fisikoan, nutrizioan eta psikologian) izan dezaketen aplikazioaren ulertzeko.
  • Ariketa fisikoaren bidezko esku hartze eta tratamenduen inguruko azken ebidentzia zientifikoak jakitea, ariketa fisikoaren, nutrizioaren eta psikologiaren bidez, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko.

Modulu honetan osasunari buruzko eduki teorikoak batzen dira elikadurari (elikagai osasuntsuak eta hezkuntza, elikadura nahasteak, hesteetako osasuna eta gaixotasuna, osasunerako gehigarriak eta slow-food) eta psikologiari (portaera, estresaren gutxitzea, ametsaren higienea, eredu psikoterapeutikoak) loturikoak. Halaber, mintegiak eta tailer praktikoak aurkeztuko dira, elikaduraren blokean, etiketatze eta coaching nutrizionala, sukaldaritza osasuntsua eta elikagaien ezaugarri sentsoriala lantzeko; eta psikologiaren blokean, gai psikoaktiboen kontsumoa eta ondorioak, psikologiaren esku hartzeko estrategiak, mindfulness eta profesionalaren eta gaixoaren harremanetarako gaitasun profesionalak jorratzeko.