Unibertsitate Espezializazioa:Ondarearen Gestioa eta Banka Pribatua

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
3 444,90 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/gpbp

Enpresa Institutuak proposatzen duen Ondarearen Kudeaketa eta Banka Pribatua tituluak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) aitortza dauka, Aholkularitza Jardueran aritzeko Europako MiFID II zuzentarauak ezartzen dituen baldintzen arabera.  

Prestakuntza osoa eskaintzen diegu ikasleei ondareen kudeaketan, banka pribatuan eta finantza aholkularitzan.

Programaren helburua da ezagutza teoriko eta praktiko batzuk ematea, jarduera honetan eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gero eta sofistikazio eta prestakuntza handiagoa eskatzen baita finantza merkatuen eta bezeroen eskakizunei erantzuteko.

Titulua 2008an sortu zenetik, saiatu gara, ezagutzak eta gaitasunak ez ezik, esperientziak eta harremanak ere lantzen, ikasleek lagungarri izango dituztenak beren bizitza profesionalean.

Zergatik ikasi

  • Garapen profesionalerako prestakuntza espezifikoa Ondareen Kudeaketan, Banka Pribatuan eta Finantza Aholkularitzan.
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) akreditazioa aholkularitza jardueran aritzeko (nahitaezkoa 2018ko urtarrilaz geroztik).
  • Goi mailako profesionalek eta akademikoek osatutako irakasle taldea.
  • Egresatuen % 90etik gora finantza arloan lanean ari dira.

Sartzeko profila

Norentzat:

  • CNMVk akreditatutako titulu bat behar dutenentzat, aholkularitzaren arloan lan egiteko.
  • Inbertsioen bitartekaritza eta kudeaketari lotutako erakundeetako langileentzat.
  • Ondareen Kudeaketan eta Banka Pribatuan lan egin nahi dutenentzat.
  • Finantza Merkatuetan eta Inbertsioen Kudeaketan interesatuta dauden pertsonentzat.
  • Familia ondarearen kudeaketaren arduradunentzat.

Irteera profesionalak

  • Finantza eta aseguru erakundeetako profesionalak, finantza aholkularitzan ardurak dituztenak.
  • Aholkulariak eta zorroen kudeatzaileak.
  • Finantza Aholkularitzako Enpresak eratu nahi dituzten profesionalak.
  • Bitartekaritzari edo inbertsioen kudeaketari lotutako erakundeetako profesionalak.
  • Finantza agenteak.
  • Familia ondarearen kudeaketaren arduradunak.
  • Ondarearen kudeaketan eta finantza aholkularitzan espezializatu nahi duten unibertsitate ikasleak.

Praktikak

Borondatezko praktikak egiteko aukera eskaintzen dugu, hainbat finantza erakunderekin ditugun hitzarmenen bitartez: BBVA, Nafarroako Rural Kutxa, Bankinter, Santander, Renta 4, Laboral Kutxa...