Berezko Masterra: Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
4 500,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa (OS eta OK) garapenaren eta gizarte ongizatearen oinarrizko zutabeak dira. Masterrean, OS eta OK jarduerak garatzeko ezagutza eta tresnak eskuratzen dira, indarrean den osasun ereduari eredu biopsikosozialerako orientazio berria emanez. Horretarako, osasunaren gizarte alderdi erabakigarriak diren osasun sustapenaren oinarriak eta antolakuntza lantzen dira, eta portaera osasuntsuak bultzatzen dira.

Prestakuntza ematen da, halaber, arlo hauetan: ikerketako metodologiak; komunikazio publikoa eta web soziala; osasunaren sustapena; biztanleriaren osasun diagnostikoa; eta, jardueren diseinua eta ebaluazioa.

Zergatik ikasi

  • Masterra Osasun Publikoaren Andaluziako Eskolaren lankidetzaz egin da, eta Bilbon eta Granadan antolatutako diren hautazko laguntza saioetara joan daiteke.
  • Sareko prestakuntza ematen da, tutoretza pertsonalizatuaren bidez.
  • Diziplinarteko irakasleak.
  • Praktiken eskaintza, administrazio publikoan eta beste erakunde batzuetan.

Sartzeko profila

Onartzen dira bai graduatu berri diren ikasleak, bai, besteak beste, osasun, gizarte eta hezkuntzaren arloan diharduten profesionalak, Osasun Sustapenari eta Osasun Komunitarioari lotutako jarduerak egiten badituzte. Ingelesezko bitarteko maila (B1) edukitzea balioetsiko da.

Irteera profesionalak

Honako hauek dira irteera profesionalak: Lan espezializatua OS-OK proiektuetan, lurraldearen barruan; OS-OK arloko aholkularitza ematea talde profesionalei osasun arloan, hezkuntzan, gizarte ongizatean, etab.; Osasun Sustapeneko eta Osasun Komunitarioko proiektuetan aholkularitza eta koordinazioa; Lehen arretan eta ospitaleko arretan diharduten talde profesionalen koordinazioa, baita hezkuntza eta komunitateko gizarte zerbitzuak ere OS-OK arloan; OS-OK arloko espezializazioa eta prestakuntza ematea profesionalei; OS-OK arloko proiektuen kudeaketa.

Praktikak

Nahitaezko praktikak estatuan kokatutako OS eta OK arloko erakundeetan.

Lanean dauden ikasleek praktikak bere lanpostuetan egin ahal izango dituzte, baldin eta OS eta OK arloari lotutako lanak egiten badituzte. Praktikak titulua eman bitartean edo hura amaitu ondorengo hilabeteetan egin ahal izango dira.