Unibertsitateko Aditua: Tenporalaren eta Barailaren Arteko Artikulazioaren Arazoak

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hauAhoko eta Aurpegiko Mina eta Tenporalaren eta Barailaren Arteko Artikulazioaren Arazoak Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 16 ECTS kreditu
  • Precio: 1360 €

Tenporal eta barailaren nahasteei buruzko unibertsitate adituaren titulua diseinatu da odontologo orokorrek prestakuntza espezifikoa jaso dezaten aho eta aurpegiko minaren arloan eta, ezer baino lehen, gihar eta eskeletoaren minarenean, sarriena baita hortzen jatorriko minaren ostean. Minaren arloko prestakuntza falta baita, hain zuzen, klinika odontologiko orokorrean egin ohi diren errore diagnostiko gehienetan. Prestakuntza beharrezkoa da, hortaz, erabilgarria oso, eguneroko praktikan.

Titulua iraupen eta edukien arabera egituratu da, aho eta aurpegiko minaren diagnostikoaren oinarrizko gaitasunak eta espezifikoak berenganatu ahal izateko, tenporal eta barailaren nahasteen diagnosi eta tratamenduari dagokionean.

Eskolak 2019-20 ikasturtearen lehenengo lauhilekoan emango dira, 2019ko urriaren 1ean hasi eta 2020ko otsailaren 15ean amaituz. Irakaskuntza praktikoa astelehen eta asteartez irakatsiko da 5 astetan zehar eta modulu teoriko praktikoak zehazteke diren datetan.