Ikastaro Osagarria: Tradizotik Sorkuntzara. Esperientzia eta Ekarpen Berriak

Ikastaro osagarria
Prestakuntza programa hau Euskal Dantza, Tradiziotik Sorkuntzara Unibertsitate Hedakuntzako Diplomaren parte da.
  • Kredituak: 10 kreditu ECTS
  • Prezioa: 300 €

Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera ematen dugu teoria eta praktika uztartuz.

Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri, esaterako Zuberoako maskaradetako edo Gipuzkoako dantzen sistemetara hurbilduko gara, eta alor bakoitzeko irakasle espezialistekin lantzeko aukera izango dugu. Landuko diren materia guztietan, tradizioaren ezagutzatik abiatuta sorkuntzara bidean egindako ekarpenak jorratuko dira.