Unibertsitate Espezializazioa: Zergen Ordainketa

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 950,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Espainiak, inguruko herrialdeek bezala, aldaketa politiko eta ekonomiko sakonak bizi ditu gaur egun, eta horrek botereen jarduteko moduan eragiten du. Hori horrela, gero eta konplexuagoak diren administrazioaren, kudeaketaren eta politika publikoen alorretan arituko diren profesionalak trebatu behar dira.

Zergen Ordainketaren Arloko Espezialista berezko tituluak prestakuntza aurreratua eta espezializatua eskaintzen die zientzien alor guztietako gradudunei.

Helburuak dira: gure Zerga Sistema ezagutzea; goi mailako prestakuntza eskaintzea zerga aholkulari edo likidatzaile eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun teknikoetan, ezagutzetan eta trebetasunetan; zergen aholkularitza edo likidaziorako profesionalak trebatzea; eta Administrazio Publikoaren zerbitzuen eta enpresa pribatuen zerga arloko kudeaketa egokiaren eskakizunei erantzutea.

Zergatik ikasi

  • Diziplinartekotasuna.
  • Irakasleen profila (unibertsitate irakasleak, jardunean dauden funtzionarioak eta profesional liberalak).
  • Egokia oposizioetarako.
  • Eduki teoriko-praktikoak eta praktikotasuna.

Sartzeko profila

Zergen Ordainketaren Arloko Espezialista titulua unibertsitate gradudunentzat da, beren ibilbide profesionala garatu eta indartu nahi dutenak honako alor hauetako batean:

  • Sektore publikoa
  • Hirugarren sektoreko erakundeak
  • Aholkularitza eta laguntza teknikoko erakundeak
  • Sektore pribatua
  • Unibertsitateak
  • Nazioarteko erakundeak

Irteera profesionalak

Datozen urteetan, langile berri asko beharko dira sektore honetan. Tituluak prestakuntza aurreratua eskaintzen die gradudunei, ekonomia zientzietako, enpresa zientzietako eta lege zientzietako gradudunei batez ere, edozein hautapen prozesuri aurre egiteko Administrazio Publikoaren alorrean.

Gainera, aukera egoki bat da lan promozioari begira beren ezagutzak eguneratu nahi dituzten sektore publiko edo pribatuko langileentzat.