Unibertsitate Espezializazioa: Zibersegurtasuna Informazio Sistemetan

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 560,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Zibersegurtasunean ezagutza sendoa izatea biderik egokiena da informatika eta telekomunikabideekin lotura daukan edozein lan lortzeko.

Unibertsitateko aditu ikasketa hauek Vitoria-Gasteizeko Ingeniaritza Eskolak sustatuak dira eta Euskal Herrian gero eta hedatuago dauden Zibersegurtasunaren arloko enpresa sarea daukate oinarri. Prestakuntza hobetzeko bide dira Industria 4.0 arloan lan egiteko.

Berezko titulu honetarako proposatzen den ikuspegi metodologikoak diseinuan oinarritutako segurtasuna dauka ardatz, Security by Design delakoa, eta hori ezinbestekoa da aplikazio sendo eta babestuak garatzeko.

Eskuratuko diren gaitasunak esperientzia egiaztatua daukaten profesionalen eskutik garatuko dira. Jardun arloak identifikatzen dira, bai informazio sistemen eremuan (barne hartuta DBEO), bai eragiketa sistemen eremuan (industria automatizazioko arlo ugariak barne). Arloko teknologiak (adibidez, kriptografia eta Blockchain) eta esku hartzen duten prozesuak (ikuspegi estrategikoa eta negozio jarraikortasuna, adibidez) garatuko dira. Hortaz gain, banaka ikastea eta arazo larriak identifikatzea eta aztertzea bultzatuko da.

Zergatik ikasi

  • Arloan erreferente eta lider diren enpresa eta zentro teknologikoetako profesionalak (Tecnalia, Accenture, Basque Cybersecurity Centre - BCSC, Encriptia, OSANE, Guzkor, …)  izango dira irakasle, bai eta esperientzia zabaleko UPV/EHUko irakasleak ere.
  • Gaur egungo lan merkatuan eskatzen diren profiletara bideratutako prestakuntza praktikoa.
  • Nazioarteko ziurtagiriak (adb.: CISA, CISM) lortzeko beharrezko diren gaitasunak lortuko dituzu.
  • Ordutegia bateragarria da lanarekin eta ikuspegi ekonomikotik, eskaintza erakargarria da beste eskaintza presentzial batzuekin alderatuta.

Sartzeko profila

  • Informatikan, matematikan edo fisikan lizentziatua
  • Beste titulazio batzuk: ikaslearen profil eta prestakuntzaren arabera.

Irteera profesionalak

Prestakuntza honek honako lan profiletarako gaitzen zaitu: sareko segurtasuneko eta segurtasun perimetraleko administratzailea, auzitegiko analista, software seguruaren arkitektoa, hacker etikoa, segurtasuneko auditorea, segurtasuneko kontsultorea, eta arriskuen analisia.

Lan egiteko arlo nagusiak: ingeniaritzak, industria 4.0, automozioa, osasuna, banketxeak, merkataritza elektronikoa, telekomunikabideak, zentro teknologikoak eta startup-ak.